Zumarragaren gizarte eta ingurumen egoeraren diagnostikoa eginda, zortzi urterako plana diseinatuko dute
Goierri garaiko gazteei zuzendutako ekimena da; antzerkia, ekitaldi sorpresa eta sari banaketa egingo dituzte
Aste honetatik aurrera, merkataritza bulegoa D’elikatuz zentroaren eraikinean egongo da. Bigarren solairuan jarri dute. Hau da merkatari teknikariaren harremanetarako bidea: Telefonoa: 943 16 06 73 / 648 700 658 Helbide elektronikoa: merkataritza...
Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du datorren asteartean, azaroak 27, Itsasondon. Gipuzkoaren jatorriari buruzko ikerketak eta hipotesiak aurkeztuko ditu, Gipuzkoaren jatorria. Historia, mitoaren eta elezaharraren artean izenburudun s...
2013. urtean ospatuko den Korrika 18 ekitaldiaren aurkezpena egingo dute asteartean Ordizian. Goierriko aurkezpen nagusia izango da, eta bertan, Korrikak Goierrin jarraituko duen ibilbidea ere ezagutaraziko dute. Horretaz gain, leloa eta omenduak zein...
Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna dela eta, Beasaingo Loinatz musika eskolako ikasleek kontzertua egingo dute gaur. Bi saio egingo dituzte, bata kalean, eta bestea Igartza jauregian. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak proposatut...
Berria.info • Beasaingo CAF enpresa 300 langile baina gehiagori eragingo dion lan erregulazio espedientea aztertzen ari da. Hala baieztatu dute gaur sindikatuek, hainbat hedabideri egindako adierazpenetan. Hurrengo sei hilabeetan lan prozesuaren akab...
Larunbatean egingo dituzte ‘Sortzaile’ prozesuko lehenengo bilerak, kultur etxean eta Amalurren
Lazkaoko Udalak KPIk gora egiten duen adina igoko ditu 2013rako udal zergak eta tasak. Hala erabaki zuen udalbatzak azaroaren 13ko osoko bilkuran, udal gobernuko Bilduren gehiengoz onartuta. EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten. Orokorrean, beraz, KPIri dagokion %3ren bueltan haziko da fiskalitatea, datu zehatza adierazi ez badute ere. Berria izango da, Gipuzkoa osoan bezala, udalak etxebizitza hutsei aplikatuko dien zerga, aldundiak onartu eta lehen aldiz ezarria. Lazkaon %100eko errekargua izango du inor erroldatuta ez duen etxeak. Salbuetsita daude errentan emateko erakundeen esku jarritako etxeak, egoitzetan erroldatutako adinekoenak, edo antolamenduz kanpokoak —erortzeko zorian, hirigintza kudeaketara lotuak…—. Herentziaz jasotzen den etxea lehen bi urteetan ez dute errekargatuko. Zaborra eta kiroldegia, gehien Ibilgailuen kasuan, zilindrada baxueneko auto, ziklomotore eta motozikletek ez dute igoerarik izango. Zilindrada handienekoei —«luxuzko ibilgailuak»— %5 eta %7,5 igoko zaie zerga. Tartekoei, baita kamioi, traktore eta atoiei ere, KPIren kopurua igoko diete. Datorren urtean hondakin bilketa eta tratamendu zerbitzuaren zerga %5 haziko da Lazkaon. Hala ere, 22.000 euro inguruko defizita eragingo du esparru horrek. Ur eta estolderiaren tasak KPIren igoera izango du. Bestetik, udal kiroldegiko bazkidetzak %6,5 garestituko dira; ikastaroak, KPIrena. «Kiroldegiko gastuen gainean eragin zuzena izan du BEZaren igoerak», dio udalak. Orokorrean %18tik 21era hazi da, baina zenbait arlotan [...]
Idiazabalgo Herrirak batzar irekia deitu du gaurko. Presoen eskubideen aldeko plataformak deituta batzarra egingo dute arratsaldeko 19:00etan Pilarreneako ganbaran. Idiazabalgo Herrirak gaurko batzarrean landuko dituen gaien artean, gabonetan aurrera e...
Antzizar kiroldegiko entsegu lokalen erabilera zehazteko parte hartze prozesua egiten ari da udala. Azken bi asteetan, herriko musika taldeetako kideekin bildu dira, eta datorren astelehenean, lokaletan egin dituzten berrikuntzak ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, lokalak egoera txarrean zeuden, eta hainbat berrikuntza lan egiten ari dira. Udal ordezkariak herriko musika taldeetako kideak udako oporren aurretik elkartu ziren, aurreneko aldiz. Udalaren asmoa lokal horiek berritzea eta lanak bukatzerako erabilera zehaztuta izatea da. Zezilia Herrador zinegotziaren arabera, «lokalak ez zeuden egoera onean eta horiek berritzeko diru laguntza bat eskatu zen». Laguntza hori jaso bezain pronto hasi ziren martxan. Instalazio elektrikoa berritu eta lokalen antolaketa aldatuko dute, «lekuari ahalik eta etekinik handiena» ateratzeko. Herradorrek, herriko taldeek agertu duten borondate eta jarrera ona azpimarratu nahi izan du. «Ahalegin handia egin dute, hiruzpalau hilabetez lokalik gabe gelditu direlako». Hala, talde horietako askok beste lokal edo alternatiba batzuk bilatu behar izan dituzte epe horretan. Baina lokalak berritzeaz gain, gune horren erabilera zehazteko parte-hartze prozesua jarri dute martxan. Bi bilera egin dituzte, azaroaren 12an eta 19an, Emun aholkularitza etxeak gidatuta. Mikel Apaolaza gazteria teknikariak azaldu duenez, «gutxieneko baldintza batzuk zehaztu ditugu, funtzionamenduari eta erabilerari dagokionean». Udalarekin harremana izango duen batzordearen osaketa, garbiketa eta segurtasuna bezalako gaiak ere landu dituzte. Azkenekoa bebilera [...]