CAF lan erregulazio espedientea aurkeztea aztertzen ari dela baieztatu dute sindikatuek
Berria.info • Beasaingo CAF enpresa 300 langile baina gehiagori eragingo dion lan erregulazio espedientea aztertzen ari da. Hala baieztatu dute gaur sindikatuek, hainbat hedabideri egindako adierazpenetan. Hurrengo sei hilabeetan lan prozesuaren akab...
Berria.info • Beasaingo CAF enpresa 300 langile baina gehiagori eragingo dion lan erregulazio espedientea aztertzen ari da. Hala baieztatu dute gaur sindikatuek, hainbat hedabideri egindako adierazpenetan. Hurrengo sei hilabeetan lan prozesuaren akaberan lan bolumena %40 txikituko dela aurreikusi duela dio enpresak. Erabakia ez da oraindik ofiziala; egun gutxi barru biltzekoak dira langileen ordezkariak eta zuzendaritza.
Erregulazioak 300 eta 400 langile bitarteri eragingo lieke, hain zuzen, IV. dibisioko langileei. Horrek ez luke ekarriko kaleratzerik baina bai langile horientzako lan ordutegiaren murrizketa. 2013ko lehen sei hilabeteetarako espedientea litzateke, urtarriletik ekainera bitartekoa.
BERRIA.INFOk sindikatuetako iturrien bidez jakin ahal izan duenez, ordea, CAFen erabakia ez da ofiziala oraindik; datozen egunetan zuzendaritzarekin biltzekoak dira sindikatuak, eta aukera hori baztertu eta beste neurri batzuk aztertzea proposatzekoak dira.
Eitb.com-ek esan duenez, erregulazio espedientearekin batera, 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoentzat borondatezko aldez aurretiko erretiroak aplikatzeko prest daudela adierazi dute enpresako zuzendariek.













