Espainiako bandera, udaletxeetan
Udaletxe guztietan jarri beharko dute Espainiako bandera, 39/1981 legearen aginduz. Goierriko herri batzuetan ikus daitezke jada Gabirian kasu [irudian]. Zerainen ere lau egun iraun ditu banderak, desagertu egin baita. Goierritik kanpoko herri batzuetan, bestelako erabakiak hartu dituzte. Eskoriatzan, esaterako, Bandera espainolaz gain, beste 25 naziotako banderak jarriko dituzte udaletxean [goiena.net]
Beste herri batzuetan, oraindik banderarik jarri ez badute ere, hasiak dira horren aurkako protesta ekintzak antolatzen. Hori da Zumarragako kasua. Ikurriñaren aldeko lagunak taldeak, Aralar, Bildu eta EAJ alderdien babesarekin, zumarragarrei deialdi berezi bat egin die: Udaletxean Espainiako bandera jartzen duten egunean, balkoietan ikurriñak jar ditzatela. Ekitaldi bat ere deitu dute, bandera jartzen duten asteko ostiralerako.
• Irakurri banderaren erabilera erregulatzen duen legea [gaztelaniaz-boe.es]














