Gipuzkoaren jatorriaz hitzaldia egingo du Beñi Agirrek Itsasondon
Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du datorren asteartean, azaroak 27, Itsasondon. Gipuzkoaren jatorriari buruzko ikerketak eta hipotesiak aurkeztuko ditu, Gipuzkoaren jatorria. Historia, mitoaren eta elezaharraren artean izenburudun s...
Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du datorren asteartean, azaroak 27, Itsasondon. Gipuzkoaren jatorriari buruzko ikerketak eta hipotesiak aurkeztuko ditu, Gipuzkoaren jatorria. Historia, mitoaren eta elezaharraren artean izenburudun solasaldian. Udaletxepeko ludotekan da hitzaldia, 19:00etan. Gero pintxo-poteak ekimena egingo dute.












