Iberdrolako etxeetako bat itxi egin dute Ormaiztegin, liskarren ondorioz
Ormaiztegi sarreran dauden bi etxeetan okupa gisa bizi diren bizilagunek «etxea uzteko agindua» jaso dutela jakinarazi dute. Azaroaren 11n bi etxeetako handienean bizi ziren bi familietako kideek liskarra izan zuten. Liskarrean erasotua izan zen gizonak azaldu zuenez, beste solairuko gizona bera «aizkorakadaka akabatzen saiatu zen». Bizkarrean eta besoan zauriak eragin zizkion. Bere esanetan «emaztea kendu» nahi zion eta, horregatik, erasotu zuen aizkorarekin Liskar horren ostean, anbulantziakoek Ertzaintzari deitu eta ustez erasoa burutu zuen gizona atxilotu zuten. Egun batzuk geroago, liskarra egon zen etxearen parekoan bizi zen bizilgun batek deitu zuen Goierriko Hitzara. Honen esanetan «bi etxe horiek Iberdrolarenak dira eta biak hustu beharko dituztela» jakinarazi diete. Bi etxeetan bizi ziren bizilagunak okupa gisa bizi ziren eta Ormaiztegiko Udaleko ordezkarien arabera «argindarra nonbatetik lortzen bazuten ere, ura lortzeko baimenak lortu nahian jo zuten udalera». Udalak ez zien lagundu, «etxe hauek ez zirelako beraienak, Iberdrolarenak baizik» azaldu dute. Etxerik gabe Egunkarira deitu zuen bizilagunak salatu duenez, etxe batean izan ziren liskarren harira, beste etxeko bizilagunak ere botako dituzte, liskarrean zerikusirik izan ez badute ere. Gainera, azpimarratu du etxea berritzen dirua inbertitu duela eta, orain, «kaleratua izatean, guztia galduko» duela. Berak adierazi duenez, ez du lanik eta ez du inolako laguntza ekonomikorik jasotzen. [...]

Iberdrolaren bi etxeetako handienean sortu zen liskarra eta orain leihoak kenduta eta adreiluz estalita daude.
Azaroaren 11n bi etxeetako handienean bizi ziren bi familietako kideek liskarra izan zuten. Liskarrean erasotua izan zen gizonak azaldu zuenez, beste solairuko gizona bera «aizkorakadaka akabatzen saiatu zen». Bizkarrean eta besoan zauriak eragin zizkion. Bere esanetan «emaztea kendu» nahi zion eta, horregatik, erasotu zuen aizkorarekin
Liskar horren ostean, anbulantziakoek Ertzaintzari deitu eta ustez erasoa burutu zuen gizona atxilotu zuten. Egun batzuk geroago, liskarra egon zen etxearen parekoan bizi zen bizilgun batek deitu zuen Goierriko Hitzara. Honen esanetan «bi etxe horiek Iberdrolarenak dira eta biak hustu beharko dituztela» jakinarazi diete.
Bi etxeetan bizi ziren bizilagunak okupa gisa bizi ziren eta Ormaiztegiko Udaleko ordezkarien arabera «argindarra nonbatetik lortzen bazuten ere, ura lortzeko baimenak lortu nahian jo zuten udalera». Udalak ez zien lagundu, «etxe hauek ez zirelako beraienak, Iberdrolarenak baizik» azaldu dute.
Etxerik gabe
Egunkarira deitu zuen bizilagunak salatu duenez, etxe batean izan ziren liskarren harira, beste etxeko bizilagunak ere botako dituzte, liskarrean zerikusirik izan ez badute ere. Gainera, azpimarratu du etxea berritzen dirua inbertitu duela eta, orain, «kaleratua izatean, guztia galduko» duela. Berak adierazi duenez, ez du lanik eta ez du inolako laguntza ekonomikorik jasotzen.
Iberdrolako ordezkariek ez dute zehaztu bi etxe horiekin zer egiteko asmoa duen, baina, oraingoz, liskarrak izan ziren etxe handian ez dute nahi inor sartzerik. Horregatik, eta etxe kanpotik ikusi daitekenez, lehen solairuko lehioak kendu egin egin dituzte, eta adreiluz itxi.
Bigarren eta hirugarren solairuetan ere leiho guztiak kendu dituzte. Errepidearen beste aldean gelditzen den Iberdrolaren beste etxeko leihoak ez dituzte, oraingoz behintzat, kendu edo adreiluz itxi.













