Kiroldegiko sormen lokalen erabilera adosteko, udala gazteekin biltzen hasi da
Antzizar kiroldegiko entsegu lokalen erabilera zehazteko parte hartze prozesua egiten ari da udala. Azken bi asteetan, herriko musika taldeetako kideekin bildu dira, eta datorren astelehenean, lokaletan egin dituzten berrikuntzak ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, lokalak egoera txarrean zeuden, eta hainbat berrikuntza lan egiten ari dira. Udal ordezkariak herriko musika taldeetako kideak udako oporren aurretik elkartu ziren, aurreneko aldiz. Udalaren asmoa lokal horiek berritzea eta lanak bukatzerako erabilera zehaztuta izatea da. Zezilia Herrador zinegotziaren arabera, «lokalak ez zeuden egoera onean eta horiek berritzeko diru laguntza bat eskatu zen». Laguntza hori jaso bezain pronto hasi ziren martxan. Instalazio elektrikoa berritu eta lokalen antolaketa aldatuko dute, «lekuari ahalik eta etekinik handiena» ateratzeko. Herradorrek, herriko taldeek agertu duten borondate eta jarrera ona azpimarratu nahi izan du. «Ahalegin handia egin dute, hiruzpalau hilabetez lokalik gabe gelditu direlako». Hala, talde horietako askok beste lokal edo alternatiba batzuk bilatu behar izan dituzte epe horretan. Baina lokalak berritzeaz gain, gune horren erabilera zehazteko parte-hartze prozesua jarri dute martxan. Bi bilera egin dituzte, azaroaren 12an eta 19an, Emun aholkularitza etxeak gidatuta. Mikel Apaolaza gazteria teknikariak azaldu duenez, «gutxieneko baldintza batzuk zehaztu ditugu, funtzionamenduari eta erabilerari dagokionean». Udalarekin harremana izango duen batzordearen osaketa, garbiketa eta segurtasuna bezalako gaiak ere landu dituzte. Azkenekoa bebilera [...]
Antzizar kiroldegiko entsegu lokalen erabilera zehazteko parte hartze prozesua egiten ari da udala. Azken bi asteetan, herriko musika taldeetako kideekin bildu dira, eta datorren astelehenean, lokaletan egin dituzten berrikuntzak ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, lokalak egoera txarrean zeuden, eta hainbat berrikuntza lan egiten ari dira.
Udal ordezkariak herriko musika taldeetako kideak udako oporren aurretik elkartu ziren, aurreneko aldiz. Udalaren asmoa lokal horiek berritzea eta lanak bukatzerako erabilera zehaztuta izatea da. Zezilia Herrador zinegotziaren arabera, «lokalak ez zeuden egoera onean eta horiek berritzeko diru laguntza bat eskatu zen». Laguntza hori jaso bezain pronto hasi ziren martxan. Instalazio elektrikoa berritu eta lokalen antolaketa aldatuko dute, «lekuari ahalik eta etekinik handiena» ateratzeko.
Herradorrek, herriko taldeek agertu duten borondate eta jarrera ona azpimarratu nahi izan du. «Ahalegin handia egin dute, hiruzpalau hilabetez lokalik gabe gelditu direlako». Hala, talde horietako askok beste lokal edo alternatiba batzuk bilatu behar izan dituzte epe horretan.
Baina lokalak berritzeaz gain, gune horren erabilera zehazteko parte-hartze prozesua jarri dute martxan. Bi bilera egin dituzte, azaroaren 12an eta 19an, Emun aholkularitza etxeak gidatuta. Mikel Apaolaza gazteria teknikariak azaldu duenez, «gutxieneko baldintza batzuk zehaztu ditugu, funtzionamenduari eta erabilerari dagokionean». Udalarekin harremana izango duen batzordearen osaketa, garbiketa eta segurtasuna bezalako gaiak ere landu dituzte.
Azkenekoa bebilera astelehenean egingo dute, 18:00etan, kiroldegian bertan. Hala, lokaletan egindako berrikuntzak ikusi ahal izango dituzte. Hurrengo pausoa, bilera horietan esandakoa bildu eta lokalen erabilera zehazteko araudi bat osatzea izango da.













