Korrika 18ren Goierriko aurkezpena asteartean egingo dute Ordizian
2013. urtean ospatuko den Korrika 18 ekitaldiaren aurkezpena egingo dute asteartean Ordizian. Goierriko aurkezpen nagusia izango da, eta bertan, Korrikak Goierrin jarraituko duen ibilbidea ere ezagutaraziko dute. Horretaz gain, leloa eta omenduak zein...
2013. urtean ospatuko den Korrika 18 ekitaldiaren aurkezpena egingo dute asteartean Ordizian. Goierriko aurkezpen nagusia izango da, eta bertan, Korrikak Goierrin jarraituko duen ibilbidea ere ezagutaraziko dute. Horretaz gain, leloa eta omenduak zein izango diren eta beste zenbait kontu ere jakinaraziko dituzte.
Prentsaurrekoan Korrikaren Goierriko arduraduna den Axular Barandiaran, Goiztiri AEK, Maizpide eta Beasaingo Udal Euskaltegietako hainbat ikasle eta irakasle eta Goierriko hezkuntza arloko ordezkariak izango dira.
Ikusi Korrika 18ren aurkezpen orokorreko bideoa













