Lazkaon KPIren kopurua igoko ditu udalak zerga gehienak 2013. urterako
Lazkaoko Udalak KPIk gora egiten duen adina igoko ditu 2013rako udal zergak eta tasak. Hala erabaki zuen udalbatzak azaroaren 13ko osoko bilkuran, udal gobernuko Bilduren gehiengoz onartuta. EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten. Orokorrean, beraz, KPIri dagokion %3ren bueltan haziko da fiskalitatea, datu zehatza adierazi ez badute ere. Berria izango da, Gipuzkoa osoan bezala, udalak etxebizitza hutsei aplikatuko dien zerga, aldundiak onartu eta lehen aldiz ezarria. Lazkaon %100eko errekargua izango du inor erroldatuta ez duen etxeak. Salbuetsita daude errentan emateko erakundeen esku jarritako etxeak, egoitzetan erroldatutako adinekoenak, edo antolamenduz kanpokoak —erortzeko zorian, hirigintza kudeaketara lotuak…—. Herentziaz jasotzen den etxea lehen bi urteetan ez dute errekargatuko. Zaborra eta kiroldegia, gehien Ibilgailuen kasuan, zilindrada baxueneko auto, ziklomotore eta motozikletek ez dute igoerarik izango. Zilindrada handienekoei —«luxuzko ibilgailuak»— %5 eta %7,5 igoko zaie zerga. Tartekoei, baita kamioi, traktore eta atoiei ere, KPIren kopurua igoko diete. Datorren urtean hondakin bilketa eta tratamendu zerbitzuaren zerga %5 haziko da Lazkaon. Hala ere, 22.000 euro inguruko defizita eragingo du esparru horrek. Ur eta estolderiaren tasak KPIren igoera izango du. Bestetik, udal kiroldegiko bazkidetzak %6,5 garestituko dira; ikastaroak, KPIrena. «Kiroldegiko gastuen gainean eragin zuzena izan du BEZaren igoerak», dio udalak. Orokorrean %18tik 21era hazi da, baina zenbait arlotan [...]
Lazkaoko Udalak KPIk gora egiten duen adina igoko ditu 2013rako udal zergak eta tasak. Hala erabaki zuen udalbatzak azaroaren 13ko osoko bilkuran, udal gobernuko Bilduren gehiengoz onartuta. EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten.
Orokorrean, beraz, KPIri dagokion %3ren bueltan haziko da fiskalitatea, datu zehatza adierazi ez badute ere. Berria izango da, Gipuzkoa osoan bezala, udalak etxebizitza hutsei aplikatuko dien zerga, aldundiak onartu eta lehen aldiz ezarria. Lazkaon %100eko errekargua izango du inor erroldatuta ez duen etxeak.
Salbuetsita daude errentan emateko erakundeen esku jarritako etxeak, egoitzetan erroldatutako adinekoenak, edo antolamenduz kanpokoak —erortzeko zorian, hirigintza kudeaketara lotuak…—. Herentziaz jasotzen den etxea lehen bi urteetan ez dute errekargatuko.
Zaborra eta kiroldegia, gehien
Ibilgailuen kasuan, zilindrada baxueneko auto, ziklomotore eta motozikletek ez dute igoerarik izango. Zilindrada handienekoei —«luxuzko ibilgailuak»— %5 eta %7,5 igoko zaie zerga. Tartekoei, baita kamioi, traktore eta atoiei ere, KPIren kopurua igoko diete.
Datorren urtean hondakin bilketa eta tratamendu zerbitzuaren zerga %5 haziko da Lazkaon. Hala ere, 22.000 euro inguruko defizita eragingo du esparru horrek. Ur eta estolderiaren tasak KPIren igoera izango du.
Bestetik, udal kiroldegiko bazkidetzak %6,5 garestituko dira; ikastaroak, KPIrena. «Kiroldegiko gastuen gainean eragin zuzena izan du BEZaren igoerak», dio udalak. Orokorrean %18tik 21era hazi da, baina zenbait arlotan —harrera, sorosletza, irakasleak…— %8tik 21era pasatu da. BEZaren igoerak 33.310 euroko gastu igoera suposatuko dio udalari. Bazkidetzak haztearekin gastu gehigarriaren erdia estaliko da; beste erdiak udalak jarriko du.
Eraikuntza, instalazio eta obren zerga bataz beste puntu erdia igoko da. Hobariak aldatu dituzte arlo horretan.