Santa Zezilia eguneko kontzertua egingo du gaur musika eskolak
Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna dela eta, Beasaingo Loinatz musika eskolako ikasleek kontzertua egingo dute gaur. Bi saio egingo dituzte, bata kalean, eta bestea Igartza jauregian. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak proposatut...
Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna dela eta, Beasaingo Loinatz musika eskolako ikasleek kontzertua egingo dute gaur. Bi saio egingo dituzte, bata kalean, eta bestea Igartza jauregian.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak proposatuta, Euskal Herriko 40 musika eskolek bat egin dute gaurko deialdiarekin. Hala, batean eta bestean, 1.900 ikaslek eta irakaslek parte hartuko dute, bakoitzak bere herrian, musika kalera eramanez.
Hala, Musikalean ekimenaren barruan, kaleko saioa egingo dute gaur, 18:00etan hasita. Musika eskolako banda eta txistulariak herriko kaleetan ibiliko dira. Loinazko San Martin plazatik abiatuta, Gernika pasealekura iritsiko dira aurrena. Han saio bat egin ondoren, Igartzara abiatuko dira gero.
Behin Igartza jauregian, azken saioa egingo dute, musika eskolako gainontzeko musikariekin batera. Azken saio hori, 19:00etan hasiko da.













