Olaberrian urte osora zabalduko dute Eskola Txikien ospakizuna
Olaberriko herri eskolak, Kuttun-Zeba guraso elkarteak eta udalak ekin diete datorren urtean Olaberrian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna girotzeari. Ekainaren 9an izango da festa, baina ekitaldiak urte osora zabaltzeko asmoa dute. Aurrenekoa igandean izango da, txirrinduaren eguna. Euskaltel taldeko Gorka eta Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak gonbidatuko dituzte, baita txirrindularitza egokituan ibiltzen den Guillermo Prieto olaberritarra ere. Igandean 10:30ean hasiko da egitaraua, San Joan plazan elkartuta. 10:45ean txirrindulariei elkarrizketa egingo diete, eta txirrindu baten erakusketa egingo dute. 11:30ean txangoa egingo dute. Sei urtetik beherakoek eta handik gorakoek zirkuitu bana edukiko dituzte. Haur txikiek molto motako motoekin egin ahalko dute ibilbidea; handiek 2 kilometroko bidea eta txikiagoek 800 metrokoa dute. 13:00etan hamaiketakoa zerbitzatuko dute: txorizo egosi ogitartekoak, sagardoa eta ardoa salduko dituzte. Opariak zotz egingo dituzte. Aurkezpena astelehenean Gipuzkoako Eskola Txikien festaren aurretiko egitaraua, urtean zehar garatuko dena, astelehenean jakinaraziko dute. Herri aurkezpena egingo dute, udaletxeko batzar aretoan. Herriko elkarte, enpresa eta interesa izan dezakeen herritar orori festaren berri eman eta laguntza eskatuko diete: «Bai laguntza ekonomikoa, zerbitzu mailakoa, azpiegituretakoa, festa egunean bertan laguntzeko… Edozein motakoa dela ere ongi etorria izango da», azaldu dute antolatzaileek.
Olaberriko herri eskolak, Kuttun-Zeba guraso elkarteak eta udalak ekin diete datorren urtean Olaberrian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna girotzeari. Ekainaren 9an izango da festa, baina ekitaldiak urte osora zabaltzeko asmoa dute. Aurrenekoa igandean izango da, txirrinduaren eguna.
Euskaltel taldeko Gorka eta Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak gonbidatuko dituzte, baita txirrindularitza egokituan ibiltzen den Guillermo Prieto olaberritarra ere. Igandean 10:30ean hasiko da egitaraua, San Joan plazan elkartuta. 10:45ean txirrindulariei elkarrizketa egingo diete, eta txirrindu baten erakusketa egingo dute.
11:30ean txangoa egingo dute. Sei urtetik beherakoek eta handik gorakoek zirkuitu bana edukiko dituzte. Haur txikiek molto motako motoekin egin ahalko dute ibilbidea; handiek 2 kilometroko bidea eta txikiagoek 800 metrokoa dute. 13:00etan hamaiketakoa zerbitzatuko dute: txorizo egosi ogitartekoak, sagardoa eta ardoa salduko dituzte. Opariak zotz egingo dituzte.
Aurkezpena astelehenean
Gipuzkoako Eskola Txikien festaren aurretiko egitaraua, urtean zehar garatuko dena, astelehenean jakinaraziko dute. Herri aurkezpena egingo dute, udaletxeko batzar aretoan.
Herriko elkarte, enpresa eta interesa izan dezakeen herritar orori festaren berri eman eta laguntza eskatuko diete: «Bai laguntza ekonomikoa, zerbitzu mailakoa, azpiegituretakoa, festa egunean bertan laguntzeko… Edozein motakoa dela ere ongi etorria izango da», azaldu dute antolatzaileek.
![](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/11/ESKOLA_TXIKIEN_EGUNA.jpg)
Olaberritarrek ekainean hartu zuten Gipuzkoako Eskola Txikien 2013ko festa antolatzeko ardura, Larraulen./Aitor Urkiola