Araman eta Itsasondon konposta herrian egitea bultzatuko dute
Aramako eta Itsasondoko Udalek hiri hondakinak gutxitzeko neurriak hitzartu dituzte, eta gai organikoa etxean edo herrian bertan konpost bihurtzeko ekimenak indarrean jartzera doaz. Hondakinen bilketa moduak ondorengo kudeaketa guztiz baldintzatzen» duela eta, indarrean den legedia beteko lukeen eredua txertatu nahi dutela azaldu dute. Araman, esate baterako, gai organikoari emango diote lehentasuna, «orain arte ahaztuta» eduki arren, kopuru aldetik eta zabortegietan arazo gehien sorrarazten duen «hondakin nagusia» delako. Landa izaerako herrietarako proposatutako ereduaren arabera, konposta etxean bertan egitea bultzatuko dute, «egin daitekeen toki guztietan». Herrigunean espazio aldetik arazoak dituztenentzat, edo baita bertako elkarteko hondakinak kudeatzeko ere, auzo konpostajea landuko dute, itxitura batean beharrezko lanabesak eta azpiegitura ipiniz. Hala, herrian bertan tratatuko dute sortzen den gai organikoa. Aurretik konpostatzeari buruzko ikastaroak emango dituzte. Itsasondon helburua %90 Itsasondoko Udalak ere hiri hondakinak gutxiarazteko programa hori landuko du, udalerrian. Atez ateko bilketa sistema jarriko duen Goierriko lehen hiru herrietakoa izango da, bestetik. Herritarren iritzia jasotzen ari dira orain. Iazko uztailean aldatu zuten Itsasondon bilketa sistema, gaikakoa ipiniz. «Egia esan, asko hobetu dugu. Orain pauso bat gehiago eman nahi dugu», azaldu du udalak. Gaur egun, herrian sortzen den hondakinaren %63 inguru birziklatzen dela azaldu dute. Errefusa edo birziklatu ezin dena %7 da, eta herritik kanpora [...]

aHasieratik dauden bazkideak: Joxe Aldasoro, Migel Aldasoro, Angelo Eztala, Luis Aldasoro eta Tomas Arratibel.
Araman, esate baterako, gai organikoari emango diote lehentasuna, «orain arte ahaztuta» eduki arren, kopuru aldetik eta zabortegietan arazo gehien sorrarazten duen «hondakin nagusia» delako.
Landa izaerako herrietarako proposatutako ereduaren arabera, konposta etxean bertan egitea bultzatuko dute, «egin daitekeen toki guztietan». Herrigunean espazio aldetik arazoak dituztenentzat, edo baita bertako elkarteko hondakinak kudeatzeko ere, auzo konpostajea landuko dute, itxitura batean beharrezko lanabesak eta azpiegitura ipiniz. Hala, herrian bertan tratatuko dute sortzen den gai organikoa. Aurretik konpostatzeari buruzko ikastaroak emango dituzte.
Itsasondon helburua %90
Itsasondoko Udalak ere hiri hondakinak gutxiarazteko programa hori landuko du, udalerrian. Atez ateko bilketa sistema jarriko duen Goierriko lehen hiru herrietakoa izango da, bestetik. Herritarren iritzia jasotzen ari dira orain.
Iazko uztailean aldatu zuten Itsasondon bilketa sistema, gaikakoa ipiniz. «Egia esan, asko hobetu dugu. Orain pauso bat gehiago eman nahi dugu», azaldu du udalak.
Gaur egun, herrian sortzen den hondakinaren %63 inguru birziklatzen dela azaldu dute. Errefusa edo birziklatu ezin dena %7 da, eta herritik kanpora eramaten diren hondakinak %30. «Atez ateko sistema berriarekin %90 baino gehiago biriziklatzea lortuko dela aurreikusten da».
Araman bezala, Itsasondon ere etxeko konpostajea bultzatuko du udalak. Hartarako zail dutenentzat, gai organikoa eramateko gunea jarriko dute, auzo konposta egiteko. Han ere ikastaroa izango da aurrez herritarrentzat, teoria eta praktika uztartuta.
Lazkao Txiki urteko bertso bazkarira bidean atxilotu zutenekoa
Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariaren bizitzan «estuasun handiko» pasarte batek Domardarekin badu, nolabait, zerikusia. Elkartean urtean behin bazkaria egin ohi zuten, ekainean. 1969koan Lazkao Txiki eta Xalbador ziren.
Goizean Txabi Etxebarrietaren aldeko meza zegoen, fraideetan. Guardia zibilak elizan sartu ziren. «Asaltoko komandoa ziruditen. Irainka, garrasika guri. Irtendakoan nahaspila sortu zen , eta Lazkaomenditik oinez zetorren Lazkao Txiki atxilotu zuten, ezer ez zekiela».
Xalbadorrek Arrue abokatuari deitu, eta arratsaldean askatu zuten. Domardara joan eta bertsotan bukatu zuen eguna.













