Hamaika urte dira ETAk Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean Ana Arostegi eta Javier Mijanos ertzainak erail zituela. Urteurrenaren harira Beasaingo Udalak minutu bateko isilunea egin du bi ertzainen omenez biribilgunean dagoen oroitarriaren aurrean. Hala egitea erabaki zuten atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran, EAJ, Hamaikabat, PSE-EE, PP eta Bilduren aldeko botoekin. Omenaldian Beasaingo Udala osatzen duten talde politiko guztietako ordezkariak izan dira. Haiekin batera baita herritar multzo handi bat ere, eta Beasaingo elkarte, erakunde eta talde ezberdinetako hainbat ordezkari. Omenaldiaren aurretik, gaur Beasainen ETAren indarkeriaren bi biktimei antolatutako ekimenari buruz oharra kaleratu du Bilduk, eta esan du “bi ertzainak eta indarkeri esperesio guztien biktima guztiak gogoan” izan nahi dituztela. “Desberdinen arteko elkarbizitza eraikitzeko” beharrezko ikusten du koalizioak “guztion artean eraikitako memoria erdiestea”. Horretarako, Bilduren ustez, “indarkeria ororen biktima guztiak izan behar dira aitortuak eta erreparatuak”. Euskal Herrian bake “justu eta iraunkorra eraikitzeko” biktima guztien aitortza egitea eta “sufrimendu guztiak onartu eta zauriak sendatzeko konpromisoa eta borondatea erakustea” ezinbestekotzat jotzen du Beasaingo Bilduk. Eragindako mina erreparatzearen beharra ere azpimarratu du koalizioak, eta azaldu dutenez, “gizarte justu eta baketsua lortzea izango da indarkeria guztien biktima guztien memoriarako benetako testigantza eta bermea”. Bilduk “elkarbizitza lortzea eta elkarrenganako errespetua” du helburu, eta hori lortzeko koalizioak dio [...]
Zeraingo Udalak ondarea zaindu eta garapen turistiko eta ekonomikoari loturik duen proiektuarengatik accesita lortu du 5.000 biztanlez beherako herrien kategorian. Saria banaketa azaroaren 28an egingo da Madrilgo IFEMA eraikinean. Bertan izango dira Ze...
Legorretako Udalak eta hainbat eragilek emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute, igandean. Taberna eta dendetan egunaren ikur diren puntu moreak banatuko dituzte, goizean. Ugaroko ikasleen marrazkiak erakusketan egongo dira. 13:00etan, plazako ekita...
Amalurrek eta San Benitok Montejurrara (Nafarroa) egingo dute igandean irteera, 08:30ean Itzala paretik abiatuta. Iratxetik gora, Montejurraren (1.048m) hiru tontorrak igoko dituzte. Zurukuaingo Aroa upategian bazkalduko dute. Helduentzat da bakarrik.
Ataunen memoria historikoaz ekitaldi sorta antolatu dute hainbat elkartek, Iragana gogora ekartzen jardunaldietan. Joxemiel Barandiaran Murkondo, Artadi eta Haitzarri elkarteak dira antolatzaile, besteak beste, eta udala eta aldundia laguntzaile. Egita...
Lazkaoko Arerian Amanecer-en bigarren zatia emango dute, Crepusculo sailekoa. Bihar (19:30, 22:15), etzi (19:30) eta astelehenean dira emanaldiak. Haurrentzat Fredy Igeldegi dago, bihar (17:00) eta etzi (16:30). Ataungo Herri Antzokian, euskarazko Bypa...
Lazkaoko Amets tabernako II. mus txapelketa bihar, larunbata, izango da, 16:00etan hasita. Bikoteko 30 euro ipini behar da sarreran. Zortzi erregera, eta 8 hamarreko hiru ustelera da. Lehen zortzi bikote sailkatuentzat eta Lazkaoko onenentzat jarri dit...
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Aizkorri-Aratz parke naturalera joko dute, igandeko txangoan. Aratz mendira igoko dira.
Gaur goizean giza-katea egin dute Ordizian, Azaroaren 25era begira emakumeenganako indarkeria salatzeko asmoz. Altamiratik Plaza Nagusira martxa moduko bat egin dute, 11:15ean abiatuta. Oianguren institutoko eta Jakintza ikastolako ikasleak, AEK-ko ikasle eta irakasleak, Kimetz emakume elkarteko kideak eta herritarrak elkartu dira martxan. Plazan, guztien artean borobil handi bat osatuz kokatu dira. Belen Balerdi Kimetzeko kideak hitza hartu du, eta jarraian, ikasle talde batek hainbat esaldi bota ditu: “Ez isildu, salatu!”, “emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez”… eta tankerakoak. Ondoren, Aitor Irastortza institutoko ikasleak eta Igor Eguren alkateak bina bertso kantatu dituzte, 5 minutuko isilune bat eginez amaitzeko. Azaroaren 25era begirako ekitaldiak Goierrin Emakumeen Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Honako hauek dira hainbat udalek eta emakume elkartek antolatutako ekintzak: Gaur, ostirala. - Goierri garaiko Beldur Barik topaketa egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan, 18:30ean hasita. - Ordizian giza katea 11:15ean, Altamira auzoan hasita. 11:30ean elkartuko dira Plaza Nagusian. 18:30ean, indarkeriari buruz hausnartzeko tailerra Farapi elkartearen eskutik, Barrenan. Bihar, larunbata. - Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko informazio banaketa Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 11:00etatik 12:00etara. Ondoren manifestazioa, Eraldatzenek antolatuta. - Legorretan autodefentsa ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara, kultur etxean. - Gabirian, autodefentsa ikastaroa 10:00etatik 12:00etara, eskolan J.M. Paternainen eskutik. Etzi, igandea. - Elkarretaratzea egingo [...]
Zaldibiako Santa Fe elizaren eranskinak —herrian “saloia” izenarekin ezagutzen dena— egitura kaltetuta duela eta, udalak eremua ixteko erabakia hartu du. Hesitu egin dute ingurua, eta inork ezingo du eraikinaren azpialdean ibili gaurtik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, erortzeko arriskua dauka. Elizarenak diren aretoak daude, plazako frontoiaren alboan, hormigoizko zutabeak gainean. Habeen egoera txarra da —barruko burdinezko sendogarriak ikus daitezke—, eta segurtasun arrazoiengatik debekatu dute inguru hartan ibiltzea.
Bazkideen arteko afariarekin ospatuko dute, gaur 21:00etan, Lazkaoko Domarda elkartekoek 50. urteko historia. Orain kide diren 125 ingurutik asko joango dira; tartean, duela 50 urte soziedadea eratzeko lanean eta unean ere han ziren bost lagun: Tomas Arratibel, Angelo Eztala, eta Joxe, Migel eta Luis Aldasoro anaiak. Horiek dira hasieratik bazkide diren bakarrak, eta elkarteko kideek omenduko dituzte. Domardaren eratze estatutuak 1962ko azaroaren 18an onartu zizkieten. Bigarren ahaleginean izan zen, herriko alkateak aurrena ez ziela lagunduko esan, eta ondoren Garikano Goñi gobernadore zibilak ez zielako lehen estatutua onartu. «Debekatu egin zizkiguten, eta berriz egin behar izan genituen. Inaugurazioa sei hilabete atzeratu behar izan genuen horregatik. Gerora, zuzendaritzako kide batzuk ere aldarazten zizkiguten, batzuk ‘no aptos’ zirela argudiatuta», diote. Ordiziako Legorburu abokatua izan zuten gidari eratze prozesuan. «Kultura aldetik joz gero errazago edukiko genuela esan zigun. Hala, Sociedad Cultural Recreativa Domarda izenarekin aurkeztu genuen. Irakurtzeko tokia eta biblioteka jartzera behartu gintuzten. Ez zuen kristorik irakurtzen, baina jarri bai», dio batek. «Nik denak irakurri nituen, bada», zuzendu dio besteak. Soziedadea 1963an ireki zuten, Aresoko ukuilu birmoldatu batean. Duela sei urte arte, gaur egungo lokal berria erosi eta 2006an hara aldatu arte, alokairuan egon ziren «soziedade zaharrean», bost beteranoenek deitzen dioten bezala. «Kontratua hiru [...]
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak Ramon Lizeaga aiarraren artisau gazten dastaketa antolatu du. Igandean 11:00etan da, Lizarrustiko parketxean. Helduek 7 euro ordaindu behar dute, 5-12 urte artekoek 3 euro. Izena emateko: 943 18 03 35, 943 67 37.
Lazkaoko Arerian Lo imposible film loriatua emangodute, gaur (22:15), bihar (19:30, 22:15), etzi (19:30) eta astelehenean (19:00, 21:30). Ataungo Herri Antzokian, berriz, Pura vida ikusi ahalko da, euskaraz, helduentzat. Gaur (22:00), bihar (19:30) eta...
Lazkaoko PSE-EEren zinegotzi Juan Manuel Sernak udal gobernuaren «arduragabekeria larria» berretsi du, 2013ko ordenantza fiskalaren gaian. Sernak dio Bilduk ez duela «inolako mugimendurik» egin PSErekin zergez hitz egiteko edo negoziatzeko. Bildure...
Gabon egunean, abenduaren 24an, Olentzeroren etorrera prestatzeko lehenengo bilera asteartean, azaroak 4, izango da. 19:00etan da, udaletxean. Lazkaoko Udalaren Kultura Batzordeak herritarrei eta taldeei joateko eskatu diete.
Lazkaoko I. Frontenis Txapelketa bihar hasiko da, 10:30ean, plazako frontoian. Ligaxkako partidak izango dira. Igandean 11:30ean jokatuko dute bigarren jardunaldia. Gazte asanbladak antolatu du. Bestetik, udalak kudeatzen duen Gaztelekua bihar 16:00eta...
“Oso harrera ona” ari da izaten autokonpostajea Ormaiztegin Sasieta Mankomunitateko Enrike Enparantzaren esanetan. Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonpostarako bi etxetxo, eta “egiten dutenak oso gustura” daudela azaldu dute eta “egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela eskatzen ari da” horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan. Gainera, izan dituzten baja bakanak “ez dira izan sistemarekin gaizki konpondu direlako edo ez zaielako gustatu, baizik eta arrazoi pertsoalengatik”, azaldu du Enparantzak. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonpostajeko bi edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu. Etxetxo hauek arduradun bat izaten dute konposta bi egunez behin edo mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko ardurarekin. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpostaje gune hauetako bateko arduraduna da eta “lan gehiegirik ez” duela ematen azaldu du. “Jendea oso ondo erantzuten” ari dela azaldu du eta orain “zati txikiak botatzeko eskatzen” hasi direla azaldu du, “errazago desegin daitezen, eta horrela konposta azkarrago egin dadin”. Egiten den konposta, konposta egiten ari direnek erabakiko dute nola banatu edo zertarako erabili. Zuloagaren esanetan “Zero Zabor taldearen helburuetako bat da ahalik eta konposta gehien egitea eta oso pozgarria [...]
Ampo Ordiziak Altamiran jokatuko du igandean, 12:00etan, Madrilgo Cisneros taldearen kontra. Errege Kopako lehen partidan elkarren aurka aritu ziren bi taldeak. Orduko hartan ordiziarrek irabazi zuten, 33-40. Axio Arañaren hitzetan, “talde ser...