Autokonpostajeak “oso erantzun ona” jaso du Ormaiztegin
“Oso harrera ona” ari da izaten autokonpostajea Ormaiztegin Sasieta Mankomunitateko Enrike Enparantzaren esanetan. Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonpostarako bi etxetxo, eta “egiten dutenak oso gustura” daudela azaldu dute eta “egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela eskatzen ari da” horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan. Gainera, izan dituzten baja bakanak “ez dira izan sistemarekin gaizki konpondu direlako edo ez zaielako gustatu, baizik eta arrazoi pertsoalengatik”, azaldu du Enparantzak. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonpostajeko bi edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu. Etxetxo hauek arduradun bat izaten dute konposta bi egunez behin edo mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko ardurarekin. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpostaje gune hauetako bateko arduraduna da eta “lan gehiegirik ez” duela ematen azaldu du. “Jendea oso ondo erantzuten” ari dela azaldu du eta orain “zati txikiak botatzeko eskatzen” hasi direla azaldu du, “errazago desegin daitezen, eta horrela konposta azkarrago egin dadin”. Egiten den konposta, konposta egiten ari direnek erabakiko dute nola banatu edo zertarako erabili. Zuloagaren esanetan “Zero Zabor taldearen helburuetako bat da ahalik eta konposta gehien egitea eta oso pozgarria [...]
“Oso harrera ona” ari da izaten autokonpostajea Ormaiztegin Sasieta Mankomunitateko Enrike Enparantzaren esanetan. Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonpostarako bi etxetxo, eta “egiten dutenak oso gustura” daudela azaldu dute eta “egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela eskatzen ari da” horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan. Gainera, izan dituzten baja bakanak “ez dira izan sistemarekin gaizki konpondu direlako edo ez zaielako gustatu, baizik eta arrazoi pertsoalengatik”, azaldu du Enparantzak.
Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonpostajeko bi edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu.
Etxetxo hauek arduradun bat izaten dute konposta bi egunez behin edo mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko ardurarekin. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpostaje gune hauetako bateko arduraduna da eta “lan gehiegirik ez” duela ematen azaldu du. “Jendea oso ondo erantzuten” ari dela azaldu du eta orain “zati txikiak botatzeko eskatzen” hasi direla azaldu du, “errazago desegin daitezen, eta horrela konposta azkarrago egin dadin”. Egiten den konposta, konposta egiten ari direnek erabakiko dute nola banatu edo zertarako erabili.
Zuloagaren esanetan “Zero Zabor taldearen helburuetako bat da ahalik eta konposta gehien egitea eta oso pozgarria da jasotzen ari garen erantzun ona”. “Atez-ateko bilketaren inguruan adostasun eta desadosatunak daude, baina konposta egiteko denok gaude ados” azaldu du. “Jendearen jarrera ikusita, laster horrelako gune gehiago jartzea” aurreikusten du “parte hartu nahi duten jendeak aukera izan dezan”.
Hondakinen prebenztiorako europear astearen barruan egin du Sasieta Mankomunitateak gaurko prentsaurrekoa.