Azoka egunez aldatu dute ‘Dantza zati bat’ ekimenaren grabazioarekin bat egin dezan
Ordiziako ostiraletako ohiko azoka egunez aldatu dute aste honetan. Bihar arratsaldean Dantza zati bat ekimena grabatuko dute flashmob moduan, eta azokako saltzaileek ere bertan parte hartuko dute. Biharko grabazioa 17:00etan hasiko dute Plaza Nagusia...
Ordiziako ostiraletako ohiko azoka egunez aldatu dute aste honetan. Bihar arratsaldean Dantza zati bat ekimena grabatuko dute flashmob moduan, eta azokako saltzaileek ere bertan parte hartuko dute. Biharko grabazioa 17:00etan hasiko dute Plaza Nagusian.
Grabazioaren ondoren, 21:30ean Jakintza txikin afaria egingo dute, herriko artistek girotuko dutena.













