Cisnerosen kontra jokatuko du Ampo Ordiziak igandean
Ampo Ordiziak Altamiran jokatuko du igandean, 12:00etan, Madrilgo Cisneros taldearen kontra. Errege Kopako lehen partidan elkarren aurka aritu ziren bi taldeak. Orduko hartan ordiziarrek irabazi zuten, 33-40. Axio Arañaren hitzetan, “talde ser...
Ampo Ordiziak Altamiran jokatuko du igandean, 12:00etan, Madrilgo Cisneros taldearen kontra.
Errege Kopako lehen partidan elkarren aurka aritu ziren bi taldeak. Orduko hartan ordiziarrek irabazi zuten, 33-40. Axio Arañaren hitzetan, “talde serioa eta borrokalaria dira. Baloia ondo mugitzen dute, eta horren froga kopako partidan eman ia eman ziguten sustoa da. Kontzentratuta aterako gara, ez dugu sorpresarik nahi. Irabaztea da gure helburua, eta ahalik eta puntu gehien lortzea. Iñaki Puyadenaren hitzak ere esanguratsuak dira: “Azti ibili behar“. Madrildarrak ordiziarren atzetik daude sailkapenean, bosgarren postuan, puntu bat gutxiagorekin eta partida bat gehiagorekin.
Ordiziarren aldetik, Tom Quarriek ezin izango du jokatu, Hernaniren kontrako partidan txartel gorria ikusi baitzuen. Datorren astean ere ezingo du jokatu. Malkorra zegamarraren edo Joanes Mujikaren izenak aipatu dituzte, taldea osatzeko joka dezaketen gazteen artean.
Cisneros Madrilgo errugbi talde zaharrena da. Ximenez de Cisneros unibertsitatetik sortu zen, 1945. urtean.