“Ez isildu, salatu”
Gaur goizean giza-katea egin dute Ordizian, Azaroaren 25era begira emakumeenganako indarkeria salatzeko asmoz. Altamiratik Plaza Nagusira martxa moduko bat egin dute, 11:15ean abiatuta. Oianguren institutoko eta Jakintza ikastolako ikasleak, AEK-ko ikasle eta irakasleak, Kimetz emakume elkarteko kideak eta herritarrak elkartu dira martxan. Plazan, guztien artean borobil handi bat osatuz kokatu dira. Belen Balerdi Kimetzeko kideak hitza hartu du, eta jarraian, ikasle talde batek hainbat esaldi bota ditu: “Ez isildu, salatu!”, “emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez”… eta tankerakoak. Ondoren, Aitor Irastortza institutoko ikasleak eta Igor Eguren alkateak bina bertso kantatu dituzte, 5 minutuko isilune bat eginez amaitzeko. Azaroaren 25era begirako ekitaldiak Goierrin Emakumeen Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Honako hauek dira hainbat udalek eta emakume elkartek antolatutako ekintzak: Gaur, ostirala. - Goierri garaiko Beldur Barik topaketa egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan, 18:30ean hasita. - Ordizian giza katea 11:15ean, Altamira auzoan hasita. 11:30ean elkartuko dira Plaza Nagusian. 18:30ean, indarkeriari buruz hausnartzeko tailerra Farapi elkartearen eskutik, Barrenan. Bihar, larunbata. - Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko informazio banaketa Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 11:00etatik 12:00etara. Ondoren manifestazioa, Eraldatzenek antolatuta. - Legorretan autodefentsa ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara, kultur etxean. - Gabirian, autodefentsa ikastaroa 10:00etatik 12:00etara, eskolan J.M. Paternainen eskutik. Etzi, igandea. - Elkarretaratzea egingo [...]
Gaur goizean giza-katea egin dute Ordizian, Azaroaren 25era begira emakumeenganako indarkeria salatzeko asmoz. Altamiratik Plaza Nagusira martxa moduko bat egin dute, 11:15ean abiatuta. Oianguren institutoko eta Jakintza ikastolako ikasleak, AEK-ko ikasle eta irakasleak, Kimetz emakume elkarteko kideak eta herritarrak elkartu dira martxan.
Plazan, guztien artean borobil handi bat osatuz kokatu dira. Belen Balerdi Kimetzeko kideak hitza hartu du, eta jarraian, ikasle talde batek hainbat esaldi bota ditu: “Ez isildu, salatu!”, “emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez”… eta tankerakoak. Ondoren, Aitor Irastortza institutoko ikasleak eta Igor Eguren alkateak bina bertso kantatu dituzte, 5 minutuko isilune bat eginez amaitzeko.
Azaroaren 25era begirako ekitaldiak Goierrin
Emakumeen Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Honako hauek dira hainbat udalek eta emakume elkartek antolatutako ekintzak:
Gaur, ostirala.
– Goierri garaiko Beldur Barik topaketa egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan, 18:30ean hasita.
– Ordizian giza katea 11:15ean, Altamira auzoan hasita. 11:30ean elkartuko dira Plaza Nagusian. 18:30ean, indarkeriari buruz hausnartzeko tailerra Farapi elkartearen eskutik, Barrenan.
Bihar, larunbata.
– Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko informazio banaketa Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 11:00etatik 12:00etara. Ondoren manifestazioa, Eraldatzenek antolatuta.
– Legorretan autodefentsa ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara, kultur etxean.
– Gabirian, autodefentsa ikastaroa 10:00etatik 12:00etara, eskolan J.M. Paternainen eskutik.
Etzi, igandea.
– Elkarretaratzea egingo dute Ordizian, 19:00etan, Plaza Nagusian. Amaia Apaolazak eta Marisol Caberok hainbat testu irakurriko dituzte eta Ordiziako dantza taldeak saioa egingo du.
-Elkarretaratzea egingo dute Beasainen, 19:00etan Zubimuzun. Eguraldi txarra egiten badu Gernika pasealekuan elkartuko dira.
-Mosaikoa osatuko dute Legorretan 13:00etan plazan.
– Pelikula emanaldia eta kafe tertulia egingo dituzte Seguran. 18:00etan.
Etzidamu, astelehena.
– Elkarretaratzea Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 19:00etan. Ezkio-Itsaso, Urretxu, eta Zumarragako Udalek antolatuta.
– Ordizian, haurrentzako ipuin kontaketa Mertxe Aizpuruarekin, 17:30ean, liburutegian.
Asteartean.
– Formakuntza tailerra Zaldibian, 18:30ean, kultur etxean.