Jentilbaratzera irteera gidatua egingo dute bihar
Ataunen memoria historikoaz ekitaldi sorta antolatu dute hainbat elkartek, Iragana gogora ekartzen jardunaldietan. Joxemiel Barandiaran Murkondo, Artadi eta Haitzarri elkarteak dira antolatzaile, besteak beste, eta udala eta aldundia laguntzaile. Egita...
Ataunen memoria historikoaz ekitaldi sorta antolatu dute hainbat elkartek, Iragana gogora ekartzen jardunaldietan. Joxemiel Barandiaran Murkondo, Artadi eta Haitzarri elkarteak dira antolatzaile, besteak beste, eta udala eta aldundia laguntzaile. Egitaraua asteartean hasi zen, Iñaki Sagredoren hitzaldi batekin. Hain zuzen, orduan Jentilbaratzeko gazteluari buruz esandakoak bertatik bertara ikusteko txangoa egingo dute, bihar, larunbata, Erdi Aroan Nafarroaren gotorlekua egon zen haitzera. 10:00etan jarri dute elkartzeko ordua, San Martingo plazan.
Abendu osoa hartuko du zikloak. Asteazkenean, azaroak 5, Ainara Gorostitzuk eta Nerea Eliasek Emakumea, gerra eta memoria hitzaldia egingo dute, 19:00etan, Haitzarri elkartean.
Iñaki Egañak 1936ko gerra eta frankismoa hitzaldia egingo du (abenduak 11), Bide Ertzean Trio eta Gotzon Barandiaranek kontzertua dute (16an), eta 1936ko gerran fusilatutakoak omenduko dituzte, abenduaren 29an, Aian.