Minutu bateko isilunea egin dute Beasainen ETAk hildako bi ertzainen oroigarriaren aurrean
Hamaika urte dira ETAk Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean Ana Arostegi eta Javier Mijanos ertzainak erail zituela. Urteurrenaren harira Beasaingo Udalak minutu bateko isilunea egin du bi ertzainen omenez biribilgunean dagoen oroitarriaren aurrean. Hala egitea erabaki zuten atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran, EAJ, Hamaikabat, PSE-EE, PP eta Bilduren aldeko botoekin. Omenaldian Beasaingo Udala osatzen duten talde politiko guztietako ordezkariak izan dira. Haiekin batera baita herritar multzo handi bat ere, eta Beasaingo elkarte, erakunde eta talde ezberdinetako hainbat ordezkari. Omenaldiaren aurretik, gaur Beasainen ETAren indarkeriaren bi biktimei antolatutako ekimenari buruz oharra kaleratu du Bilduk, eta esan du “bi ertzainak eta indarkeri esperesio guztien biktima guztiak gogoan” izan nahi dituztela. “Desberdinen arteko elkarbizitza eraikitzeko” beharrezko ikusten du koalizioak “guztion artean eraikitako memoria erdiestea”. Horretarako, Bilduren ustez, “indarkeria ororen biktima guztiak izan behar dira aitortuak eta erreparatuak”. Euskal Herrian bake “justu eta iraunkorra eraikitzeko” biktima guztien aitortza egitea eta “sufrimendu guztiak onartu eta zauriak sendatzeko konpromisoa eta borondatea erakustea” ezinbestekotzat jotzen du Beasaingo Bilduk. Eragindako mina erreparatzearen beharra ere azpimarratu du koalizioak, eta azaldu dutenez, “gizarte justu eta baketsua lortzea izango da indarkeria guztien biktima guztien memoriarako benetako testigantza eta bermea”. Bilduk “elkarbizitza lortzea eta elkarrenganako errespetua” du helburu, eta hori lortzeko koalizioak dio [...]
Hamaika urte dira ETAk Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean Ana Arostegi eta Javier Mijanos ertzainak hil zituela. Urteurrenaren harira Beasaingo Udalak minutu bateko isilunea egin du bi ertzainen omenez biribilgunean dagoen oroitarriaren aurrean. Hala egitea erabaki zuten atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran, EAJ, Hamaikabat, PSE-EE, PP eta Bilduren aldeko botoekin.
Omenaldian Beasaingo Udala osatzen duten talde politiko guztietako ordezkariak izan dira. Haiekin batera baita herritar multzo handi bat ere, eta Beasaingo elkarte, erakunde eta talde ezberdinetako hainbat ordezkari.
Omenaldiaren aurretik, gaur Beasainen ETAren indarkeriaren bi biktimei antolatutako ekimenari buruz oharra kaleratu du Bilduk, eta esan du “bi ertzainak eta indarkeri esperesio guztien biktima guztiak gogoan” izan nahi dituztela. “Desberdinen arteko elkarbizitza eraikitzeko” beharrezko ikusten du koalizioak “guztion artean eraikitako memoria erdiestea”. Horretarako, Bilduren ustez, “indarkeria ororen biktima guztiak izan behar dira aitortuak eta erreparatuak”.Euskal Herrian bake “justu eta iraunkorra eraikitzeko” biktima guztien aitortza egitea eta “sufrimendu guztiak onartu eta zauriak sendatzeko konpromisoa eta borondatea erakustea” ezinbestekotzat jotzen du Beasaingo Bilduk. Eragindako mina erreparatzearen beharra ere azpimarratu du koalizioak, eta azaldu dutenez, “gizarte justu eta baketsua lortzea izango da indarkeria guztien biktima guztien memoriarako benetako testigantza eta bermea”.
Bilduk “elkarbizitza lortzea eta elkarrenganako errespetua” du helburu, eta hori lortzeko koalizioak dio “gatazta politikoaren behin betiko gainditzea izango dela giza eskubideen urraketa egoerarik berriro ez gertatzeko bermerik onena”. Horretarako, elkarrizketa “ezinbesteko tresna” da Bilduren ustez.
Goizean ERNE sindikatuak egin die omenaldia Arostegiri eta Mijangosi, bien omenez eraikitako oroitarriaren ondoan.
Berria.info. Barrenak bere egin du Beasaingo Bilduk ETAk hildako ertzainen omenaldira joateko erabakia.