Zaldibiako eliza alboko aretoen azpialdea itxi egin du udalak, erortzeko arriskuagatik
Zaldibiako Santa Fe elizaren eranskinak —herrian “saloia” izenarekin ezagutzen dena— egitura kaltetuta duela eta, udalak eremua ixteko erabakia hartu du. Hesitu egin dute ingurua, eta inork ezingo du eraikinaren azpialdean ibili gaurtik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, erortzeko arriskua dauka. Elizarenak diren aretoak daude, plazako frontoiaren alboan, hormigoizko zutabeak gainean. Habeen egoera txarra da —barruko burdinezko sendogarriak ikus daitezke—, eta segurtasun arrazoiengatik debekatu dute inguru hartan ibiltzea.

Eliza ondoko eranskina, zutabeen gainean./Zaldibiako Udala