Norberak konposta egiteko bi etxola berriak «oso ondo ari dira funtzionatzen»
Norberak konposta egiteko martxan jarritako ekimena «oso harrera ona» ari da izaten Ormaiztegin, Sasieta Mankomunitateko Enrike Enparantzaren esanetan. Joan den ostiralean, hondakinen prebentziorako europear astearen barruan, aurkeztu zuen Sasieta Mankomunitateak Ormaiztegiko ekimena. Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonposta egiteko bi etxetxo, eta «egiten dutenak oso gustura» daudela azaldu dute, eta «egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela esaten ari da» horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonposta egiteko edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu. Arduradun bat etxetxoko Etxetxo bakoitzak, konposta bi egunez behin mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko arduradun bat izango du. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpost gune hauetako bateko arduraduna da eta «lan gehiegirik ez» duela ematen azaldu du. «Jendea oso ondo erantzuten ari da» dio. Orain, zati txikiak botatzeko eskatzen hasi direla azaldu du, «errazago desegin daitezen, eta konposta azkarrago egin dadin». Egiten den konposta zertarako erabili edo nola banatuko duten, konposta egiten ari direnek erabakiko dute. Zuloagaren esanetan «Zero Zabor taldearen helburuetako bat ahalik eta konposta gehien egitea da, eta oso pozgarria da jasotzen ari garen [...]
Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonposta egiteko bi etxetxo, eta «egiten dutenak oso gustura» daudela azaldu dute, eta «egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela esaten ari da» horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan.
Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonposta egiteko edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu.
Arduradun bat etxetxoko
Etxetxo bakoitzak, konposta bi egunez behin mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko arduradun bat izango du. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpost gune hauetako bateko arduraduna da eta «lan gehiegirik ez» duela ematen azaldu du. «Jendea oso ondo erantzuten ari da» dio. Orain, zati txikiak botatzeko eskatzen hasi direla azaldu du, «errazago desegin daitezen, eta konposta azkarrago egin dadin». Egiten den konposta zertarako erabili edo nola banatuko duten, konposta egiten ari direnek erabakiko dute.
Zuloagaren esanetan «Zero Zabor taldearen helburuetako bat ahalik eta konposta gehien egitea da, eta oso pozgarria da jasotzen ari garen erantzun ona. Atez-ateko bilketaren inguruan adostasunak eta desadosatunak daude, baina konposta egiteko denok gaude ados», azaldu du Zuloagak. «Jendearen jarrera ikusita, laster horrelako gune gehiago jartzea» aurreikusten du. «Oraindik ezer zehaztu gabe badago ere, seguraski markesina modukoak izango dira jarriko diren gune berriak» azaldu du Zuloagak.
Konpostarentzako gune horiei esker, herritarrek nahi dutenean bota ditzakete etxeko edukiontzi marroietan dituzten soberakinak.














