Legorretako Udalak 22.246 euro bideratuko ditu garatze bidean dauden herrialdeetan proiektuak dituzten erakundeei diru laguntzak emateko. 2011. eta 2012. urteetako ekitaldiei dagokiena da deialdia, elkarrekiko lehia erregimenean egina. Irabazi asmorik ...
Larunbatean Legorretan ospatu zuten Neguko Festako gaztaina salmentarekin 817,80 euro atera dira, Ugarotarrak guraso elkarteak jakinarazi duenez.
Joan den igande arratsaldean igerilekuaren eta haur parkearen ondoan dagoen intxaurrondo batean Asiako liztorraren habia bat aurkitu zuten. Bi suhiltzaile etorri ziren Idiazabala liztor asiarraren habia kentzera. Bi suhiltzaileek arropa bereziak jantzi...
Antzerki tailerrak ostiralean bere antzezlanaren estreinaldia egingo du Zumarragako Zelai Arizti aretoan; Goierri garaiko aktoreak biltzen ditu taldeak, ia denak afizionatuak dira
Legazpiko Gazteak kirol elkarteak 10. urteurrena bete du aurten. Hori dela eta, elkartearen pilota sailak pilota jaialdia antolatu du ostiral honetarako Urbeltzen. Unai Olaizola pilota saileko ordezkariak esan duenez, zerbait xumea egin nahi dute urte hauetan egindako lanaren erakusgarri izango dena. Legazpiko Gazteak kirol elkartea pilota sailak eta futbol sailak osatzen dute. Orain dela 10 urte, futbol taldea osatzearekin bat jaio zen Legazpin Gazteak kirol elkartea. Futbolarien atzetik sortu zen pilota taldea. «Ez genuen helburu zehatzik, guk geuk Legazpin pilotan jolastu ahal izateko zerbait besterik ez genuen nahi», dio Olaizolak. Baina denborarekin, modu xumean hasi zen hura handituz joan zen. «Laster, zenbait guraso gerturatu zitzaizkigun haurrentzako zerbait antolatu ahal genezaken galdezka», eta horrela sortu zen pilota eskola. Gaur egun, 6 eta 12 urte arteko 55 haur daude pilota eskolan eta federatuen taldea 13 eta 26 urte arteko beste 18 pilotariz osatuta dago. Urte guzti hauetako lana nolabait ospatzeko pilota jaialdia antolatu dute ostiral honetarako. «Mikel Goñi eta Lasa III.a oraindik ere erakustaldiak egiten dabiltzala ikusita, beraiekin zerbait antolatzea bururatu zitzaigun». Bestalde, Ion Agirre legazpiarra ere maila ona erakusten ari dela eta jaialdiko beste protagonistetako bat izango da. Hiru partida izango dira guztira Urbeltz pilotalekuan. Telleria eta Iraeta Garmendia eta Anduagaren [...]
Euskal Herriak bizi duen egoera politiko berria aitzakia hartuta, Glu Glu taldeak bake prozesuaren nondik norakoak biltzen dituen Su txikian antzezlana egin du. Obra hori Beasainen ikusteko aukera izango da egunotan; gaur, Igartza jauregian egingo dut...
Lazkaoko Udalak hiru batzar egingo ditu hurrengo hiru asteotan herritarrekin. Herritarren partaidetza eta komunikazioa lantzeko asmoz, maiatzean gauzatu ziren bileren bueltako txandakoak izango dira, orduan jasotako iritzi, kexa eta iradokizunen galderak. Aurreneko hartu-emanean landutako gai bakoitzari buruz zer erabaki hartu diren eta zer ekimen hasi diren jakinaraziko die udalak herritarrei. Ondoren, herritarrek lituzketen proposamen edo kexa gehiago entzuteko tartea egingo dute, ekarpen gehiago jasotzeko ere baliatu nahi dituelako udalak oraingo batzarrak. Maiatzekoak bezala, aurtengo bigarren errondak ere hiru batzar izango ditu, auzoka edo guneka izendatutako herritarrentzat zuzenduta. BILEREN EGUTEGIA Bihar (azaroak 28, asteazkena). 19:00etan, Areria antzokian: San Jose, San Prudentzio, Santa Madalena, Mikelar eta Jose Lasa kalekobizilagunentzat. Abenduaren 5ean, 19:00etan, Arerian: Gurutze, Hirigoien eta Zubizkitza. Abenduaren 12an, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan: lehen izendatu gabeko gainontzeko guneetakoentzat. Bere auzoko bilerara joaterik ez dutenek beste bietako edozeinetara joateko aukera izango du. «Bilera txanda hau udaletxeko ateak irekitzen jarraitzeko beste urrats bat da. Orain arte egindakoa aurrerantzean denon artean osatzen joan behar dugu. Beraz, eskaera zehatz bat egin nahi dizuegu: bilera hauetara ere azaltzea eta, ahal duzuen neurrian, zeuen ekarpena egitea», esan du udalak, berriki kaleratutako udal aldizkarian. Udalaren eta herritarren arteko komunikazio dinamika hori «indarra galtzen» ezin dela utzi adierazi du udalak. [...]
Kutxak bost unibertsitate-ikasle goierritar saritu zituen atzo, karrerako espediente akademiko onena dutelako. Hauek dira goierritar sarituak: Nerea Casado ordiziarra (kimika), Areti Gkika itsasondoarra (irakasletza), Amaia Mendia (industri antolakutza...
Kanpandegiko errotonda eraikitzeko prestakuntza lanak hasi ditu Goraiki eraikitzaileak, eremua hesituta. Zirkulazioan ere izango du eragina, eta Zubizkitza eta Hirigoien arteko errepidea itxi egingo dute, gerontologiko ondotik doana. Zubierrekako birib...
Pikuzaleok elkarteak euskarazko jostailuen katalogoa sustatu eta zabaldu nahi du, Gabonetarako, Legorretan. Opariak egiterakoan euskararen faktorea aintzat hartzeko eskatu dute. Gaur egun aukera gero eta handiagoa dagoela gaineratu du euskarazko produk...
Nazioen Mundua herri ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean aurrera eramandako Gazta Zati Bat dokumentalaren DVDa Durangoko azokan aurkeztuko dute. DVD bikoitza izango da eta bertan dokumentala bost hizkuntzatan ikusteko aukera eskainiko dute. Argitaratu ...
Euskaraz bizi nahi dut egitasmoaren barruan, hainbat ekintza egin dira azken hilabetean Goierri garaian. Urretxun flashmob-a grabatu zuten urria amaieran. Legazpin, aldiz, lip dub bat egin dute orain aste gutxi. Ekintza hauek borobiltzeko asmoz, orain,...