Ander Iurrita: «Biltzen ditudan argazkiak zabaldu eta elkarbanatu nahi izaten ditut»
Ander Iurritak (Ormaiztegi, 1975) Heliodoro Etxeberriarekin batera argazki eta postal zaharren erakusketa bat jarri du Ormaiztegin. Bertan, herriko argazki zaharrez gain, inguruko beste herri batzuetako argazkiak eta postalak ere bildu dituzte: Ordizia, Segura, Ezkio-Itsaso, Mutiloa, Beizama, Beasain, Astigarreta, Idiazabal… Baina, batez ere Gabi- riakoak dira bildu dituzten gehienak. Nolatan eta noiz hasi zinen argazki zaharrak biltzen? Heliodoro Etxeberriak urteero erakusketa ezberdina jartzen zuen, gauza berriak bilduz. 2006. urtean berari laguntzen aritu nintzen, eta ordutik aurrera argazkiak biltzeari ekin nion. Eta aurrez ez al zenuen argazkiak biltzeko ohiturarik? Ez. 2006an hasi nintzen afizio honekin. Urte hartan erosi nuen kamera, eskanerra ere orduan erosi nuen… Gainera, historiagatik egiten dut gehienbat: argazki horiek duten historiagatik. Argazki bakoitzean nor azaltzen den, eta noiz eta non aterata dagoen ikertzen saiatzen naiz. Eskanerra aipatu duzu, argazkiak digitalizatu egiten al dituzu? Interneten ikusi al daitezke? Bai. Lortzen ditudan argazki guztiak eskaneatu eta euren jabeei itzultzen dizkiet ahalik eta azkarren. Erakusketan dauden argazki guztiak eskaneatutakoak dira: ez dira originalak. Baina ez daukat webgunerik eta ez dut ia ezer Internetera igota. Biltzen ditudan argazkiak zabaldu eta elkarbanatu nahi izaten ditut, baina, oraingoz ez dut euskarririk sarean. Ordenagailu eramangarrian ditut gordeta. Nori uzten dizkiozu bildutako argazkiak? Orain gutxi Astigarretako Beasaingo [...]
Ander Iurritak (Ormaiztegi, 1975) Heliodoro Etxeberriarekin batera argazki eta postal zaharren erakusketa bat jarri du Ormaiztegin. Bertan, herriko argazki zaharrez gain, inguruko beste herri batzuetako argazkiak eta postalak ere bildu dituzte: Ordizia, Segura, Ezkio-Itsaso, Mutiloa, Beizama, Beasain, Astigarreta, Idiazabal… Baina, batez ere Gabi- riakoak dira bildu dituzten gehienak.
Nolatan eta noiz hasi zinen argazki zaharrak biltzen?
Heliodoro Etxeberriak urteero erakusketa ezberdina jartzen zuen, gauza berriak bilduz. 2006. urtean berari laguntzen aritu nintzen, eta ordutik aurrera argazkiak biltzeari ekin nion.
Eta aurrez ez al zenuen argazkiak biltzeko ohiturarik?
Ez. 2006an hasi nintzen afizio honekin. Urte hartan erosi nuen kamera, eskanerra ere orduan erosi nuen… Gainera, historiagatik egiten dut gehienbat: argazki horiek duten historiagatik. Argazki bakoitzean nor azaltzen den, eta noiz eta non aterata dagoen ikertzen saiatzen naiz.
Eskanerra aipatu duzu, argazkiak digitalizatu egiten al dituzu? Interneten ikusi al daitezke?
Bai. Lortzen ditudan argazki guztiak eskaneatu eta euren jabeei itzultzen dizkiet ahalik eta azkarren. Erakusketan dauden argazki guztiak eskaneatutakoak dira: ez dira originalak. Baina ez daukat webgunerik eta ez dut ia ezer Internetera igota. Biltzen ditudan argazkiak zabaldu eta elkarbanatu nahi izaten ditut, baina, oraingoz ez dut euskarririk sarean. Ordenagailu eramangarrian ditut gordeta.
Nori uzten dizkiozu bildutako argazkiak?
Orain gutxi Astigarretako Beasaingo paperak liburua ilustratzeko erabili zituen Josetxo Zufiaurrerek nire argazkiak. Asko ari omen da saltzen, gainera. Azkenean, jendeak testu gehiegi baino, nahiago izaten du argazkiak ikusi, eta liburu honek hori du ona. Gainera, 260 pertsonatik gora daude identifikatuta liburu horretako argazkietan, eta ezagunak edo familiakoak agertzen diren liburu bat erosi nahi izaten du jendeak. Horrez gain, Gabiriako Makilari urtekarirako eta beste zenbait aldizkaritan erabiltzeko ere uzten ditut argazkiak.
Argazkien bila zeu joaten zara ala jendeak ekarri egiten dizkizu?
Normalean nik joan behar izaten dut bila. Horrela, bide batez, argazkian nor azaltzen den ikertzen dut. Herri bakoitzean jende jakinari eskatzen dizkiot edo haien bidez egiten ditut argazkiak biltzeko bideak.
Eta hainbeste argazki antolatzeko sistemaren bat erabiltzen al duzu?
Bai, gaika sailkatzen ditut. Honakoak dira sailkatzeko erabiltzen ditudan gaiak: lagun taldeak, eskola, erlijioa, familia-sendi-autoerretratoak, posta-txartelak eta herrietako bistak.
Eta aurtengo erakusketa honetan zer aurki daiteke?
800-900 argazki eta postal ditugu bilduta guztira.
Zer garaitakoak dira?
XIX. mende bukaeratik 1970ko hamarkadara bitartekoak dira.
Argazkiez gain posta-txartelak ere biltzen dituzula esan duzu. Nolakoak dira eta zer berezitasun dute?
Jende askok ez dakien gauzetako bat da, garai bateko posta-txartelen aurrealdean idazten zela lehen: argazkiaren gainean, alegia. Atzealdea, egun idazteko erabiltzen dena, helbidea idazteko bakarrik erabiltzen zen. Bildu ditudan posta-txartelen artean, bat oso zaharra dut: 1903 urtean Seguran idatzitako bat da eta Ormaiztegiko trenaren zubia azaltzen da. Hemen ere argazkiaren gainean edo aldamenean dago idatzita eta atzealdean helbidea bakarrik zegoen idatzita. Gainera, garbi antzera nabaritzen da euskaraz dagoela idatzita: millaca eta millaca, adibidez. Posta-txartel hau festetako egitarauaren atzealdean jartzeko proposatu nion udalari eta hala egin dute. Bertan ikus daiteke posta-txartel berezi hau.
Non eta noiz arte ikusi ahalko da erakusketa?
Udaletxearen parean, bidez bestaldean, dago erakusketa, urtero jartzen dugun aretoan. Asteburuan –ostiraletik igandera– egongo da zabalik 12:30etik 14:15era goizez, eta arratsaldez 17:30etik 20:00etara.













