Euskararen Eguna aste osoan zehar ospatuko dute Ordizian
Astelehenean, abenduak 3, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, asko eta asko dira Ordizian antolatu dituzten ekitaldiak. Euskararen Astea ospatuko dute, Euskara ahoan, ibili munduan lelopean. Etzi, zapatua, Orkli lantegikoek Eu...
Astelehenean, abenduak 3, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, asko eta asko dira Ordizian antolatu dituzten ekitaldiak. Euskararen Astea ospatuko dute, Euskara ahoan, ibili munduan lelopean.
Etzi, zapatua, Orkli lantegikoek Euskara Eguna ospatuko dute. Goizean Olinpiadak egingo dituzte, eta ondoren bazkaria. 19:00etan, berriz, Larrun Arri elkartekoek kantu bira egingo dute herrian barrena. Igandean, Euskaraokea egingo dute Gaztelekuan.
Astelehenean egingo dituzte ekitaldi gehienak. Urdaneta ikastetxean, Jakintza Ikastolan eta Oianguren institutuan egun osoko egitaraua prestatu dute. Jubilatueneko euskara ikasleak jolasak egingo dituzte (16:45), eta Hitzarok gaztaina jana egingo du Nikolas Lekuona plazan, 17:00etan. Ordu berean, haurrentzako jokoak izango dira Plaza Nagusian, gaztetxeak antolatuta.
Iluntzean, berriz, Julian Iantzik euskara erabilera sustatzeko hitzaldia egingo du Barrenan, 19:00etan. Abenduaren 7an, berriz, Amets Bidekoek erromeria egingo dute plazan (18:00etan), eta Herri Antzokian, abenduaren 7tik 10era El Chef filma izango da emango duten bakarra, euskaraz.