Lan erregulazioaren kontrako lanuztea egin dute gaur CAFeko langileek
Gaur goizean lanuztea egin dute Beasaingo CAF lantokiko langileek, 7:30etik 11:30era. Enpresak aplikatu nahi duen Lan Erregulazio txostena salatzeko mobilizazioen artean dago gaurkoa. Enpresa batzordearen arabera, “lanuztea erabatekoa izan da et...
Gaur goizean lanuztea egin dute Beasaingo CAF lantokiko langileek, 7:30etik 11:30era. Enpresak aplikatu nahi duen Lan Erregulazio txostena salatzeko mobilizazioen artean dago gaurkoa. Enpresa batzordearen arabera, “lanuztea erabatekoa izan da eta ekoizpen lerro guziak geldiarazi dira”.
Bestalde bihar goizean enpresa batzordeak eta zuzendaritzako ordezkariek bilera egingo dute 8:00etan. 9.30etik 13.30era lanuztea egingo dute berriro, eta 11:00etan prentsa agerraldia egingo dute. 11:30ean manifestazioa hasiko dute Beasaingo kaleetan.