Legazpiarrek euren herriaz hitz egin dute ‘Ni euskalduna’ proiekturako
Urtarrilean zegamarrekin eta zumarragarrekin Ni Euskalduna proiekturako grabatutako bideo banaren berri eman zuen Goierriko Hitzak bere webgunean. Orain legazpiarrak izan dira, euren herriaz eta azken hamarkadetan eman diren aldaketez hitz egin dutena...
Urtarrilean zegamarrekin eta zumarragarrekin Ni Euskalduna proiekturako grabatutako bideo banaren berri eman zuen Goierriko Hitzak bere webgunean. Orain legazpiarrak izan dira, euren herriaz eta azken hamarkadetan eman diren aldaketez hitz egin dutenak.
Proiektuko kideek azaldu dutenez, “orain dela gutxi zuen herrian egon ginen bertako biztanleak elkarrizketatzen. Oso gauza interesgarriak kontatu zizkiguten zuen herriaz, denborarekin jasan dituen aldaketei buruz, euren ume garaiko oroitzapenak, herriaren leku eta eraikin garrantzitsuenak…”.