Legorretan hutsarazitako etxeetako bizilagunak gaur itzuliko dira
Legorretako Bidegain etxeko 18 eta 20 atarietako bizilagunek gaur arratsaldean itzuli ahalko dute etxera, udal arduradunek adierazi dutenez. Goizean ertzainek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari talde batek aztertu dute luizia etorri den ingurua, ...
Legorretako Bidegain etxeko 18 eta 20 atarietako bizilagunek gaur arratsaldean itzuli ahalko dute etxera, udal arduradunek adierazi dutenez. Goizean ertzainek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari talde batek aztertu dute luizia etorri den ingurua, baina eskumena aldundiarena ez zela eta, udalak hartu du ardura. Geologo batek ikertu du, eta haren txostenarekin, udalak Gipuzkoako Suhiltzaileei bideratu die erortzeko zorian diren hiru zuhaitz mozteko lana, erortzen badira lur mugimendu gehiago eragin dezaketelakoan. Gaur arratsaldean egingo dute zeregin hori, eta bukatu orduko itzuli ahalko dute hamabi etxebizitzetako bizilagunek, Legorretako alkate Bakartxo Mendezek Goierriko Hitza-ri esan dionez.