Olaberrian sei etxebizitza tasatutarako eskabidea ireki du udalak
Olaberriko Udalak zabaldu du hitzartutako preziodun etxebizitza sustapen berri baterako eskaerak aurkezteko epea. Abenduaren 6ra arte aurkeztu behar dira eskabideak, udaletxean. Baldintza pleguak udal webgunean daude (www.olaberrikoudala.com). Sei etxe...
Olaberriko Udalak zabaldu du hitzartutako preziodun etxebizitza sustapen berri baterako eskaerak aurkezteko epea. Abenduaren 6ra arte aurkeztu behar dira eskabideak, udaletxean. Baldintza pleguak udal webgunean daude (www.olaberrikoudala.com).
Sei etxebizitza dira, udalak tasatuak. Zezilionea ostatuaren atzean eraikiko dituzte, bloke batean. Sotoan sei garaje plaza ireki izango ditu, eta beheko, lehenengo eta bigarren solairuetan bina etxebizitza. Beheko bizitzek 74 metro koadro erabilgarri izango dute, goiko solairuetakoek 66 metro koadro. Hasierako proiektuan 12 etxebizitza eraikitzea zen asmoa, baina eskaririk ez zen iritsi dena betetzeko adina.
Deialdi berrirako, baldintzak adinez nagusi izatea eta «etxebizitza bat behar izatea» dira. Diru sarrera tartea urteko 16.000 eta 42.000 eurokoa jarri dute. Etxe guztiak beteko ez balira, 9.000-15.999 euro irabazten dutenentzat zabalduko da aukera.