Sari banaketa eta ikus-entzunezkoak euskararen egunean
Astelehenean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira bi ekitaldi antolatu dituzte Legazpin. Lehena Bikuña jauregian izango da 13:30ean. Merkataritzan euskara sustatzeko planaren barruan antolatutako lehiaketaren sari banaketa egingo da orduan. Bestea...
Astelehenean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira bi ekitaldi antolatu dituzte Legazpin.
Lehena Bikuña jauregian izango da 13:30ean. Merkataritzan euskara sustatzeko planaren barruan antolatutako lehiaketaren sari banaketa egingo da orduan. Besteak beste, Sagrario Etxabek (Udaleko euskararen zerbitzu burua), Oihane Zabaletak (Mankomunitateko presidentea) eta ZingiZango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteetako kideek hartuko dute parte.
Bigarrena arratsaldean egingo dute. 19:00etatik aurrera Legazpin eta Urretxun grabatutako lip dub-a eta flashmob-a eskainiko dituzte Latxartegi aretoan.