Euskararen ospakizunak dituzte Itsasondon
Itsasondon hiru egunerako prestatu dituzte ekitaldiak Euskararen Egunaren harira. Gaur, 21:00etan, kantu-afaria dago Kuxkuxtu taldearekin, Arbelaitz elkartean. Afaria 15 euro da. Bihar, Itsasondoko talogileak lanean ariko dira, 19:30etik aurrera. 1,50 ...
Itsasondon hiru egunerako prestatu dituzte ekitaldiak Euskararen Egunaren harira. Gaur, 21:00etan, kantu-afaria dago Kuxkuxtu taldearekin, Arbelaitz elkartean. Afaria 15 euro da.
Bihar, Itsasondoko talogileak lanean ariko dira, 19:30etik aurrera. 1,50 euroan salduko dute taloa.
Astelehenean, 10:00etan ikasleek dantza egingo dute herrian zehar, toki batzuetan. Plazan egingo dute bukaeran saioa, haur guztiek batera.
Latirili taldeak Haurtxoaren zopa antzezlana egingo du eskolako aterpean, 14:30ean. Arratsaldean, 18:00etan poteoa hasiko da, trikitilariekin. 19:00etan Gazta zati bat dokumentala emango dute, dohainik, Gaztelekuan.













