90-84, Biok Zerbitzuak-OKE garaile
Larunbatean Majorin lortutako garaipenak lasaitasun apur bat eman dio Biok Zerbitzuak taldeari. Partida ona jokatu zuten ordiziarrek. Lehenengo laurdenean ederki asmatu zuten erasoan, Servical La Peña taldeak jarritako zonakako defensa hautsiz. Lasait...
Larunbatean Majorin lortutako garaipenak lasaitasun apur bat eman dio Biok Zerbitzuak taldeari. Partida ona jokatu zuten ordiziarrek. Lehenengo laurdenean ederki asmatu zuten erasoan, Servical La Peña taldeak jarritako zonakako defensa hautsiz. Lasaitasunez jokatu zuten eta jaurtiketa erosoak lortu zituzten (28-16).
Bilbotarrak Norbanako defentsan jarri zirenean, ordiziarrak trabatu egin ziren, baina errenta polita mantentzea lortu zuten. 50-41 eta 65-57 izan ziren hurrengo bi laurdenetako partzialak.
Partida amaitzeko bi minuturen faltan, errenta 11 puntura igo zuten goierritarrek. Oraindik ere pixka bat sufritu egin behar izan zuten, bizkaitarrak hiru puntuko bi saskiratze eta 2+1eko saskiratze bat lortu baitzituzten tarte horretan. Azken emaitza 90-84 izan zen.