CAF enpresako langileek lanuzteekin jarraitzea erabaki dute, gaur egin duten batzarrean. Aurreko astean bi egunez egin zituzten launa orduko lanuzteak, eta gaur zuten hirugarren protesta eguna. Bertan erabaki dute beste lau egunez geldialdiak egitea. Gehiengo osoz hartu dute erabakia, aldeko 1.261 botorekin; kontrakoak 48 besterik ez dira izan. Launa orduko lanuzte horiek, bihartik ostegunera, eta datorren astelehenean izango dira. Gainera, asteazkenean manifestazioa egingo dute, 09:30ean, Beasaindik Ordiziara. Ostegunean berriz, Donostiara joango dira, han ere protesta egitera. Mobilizazio horien helburua, “enpresak EREa aplikatzeko hartu duen alde bakarreko erabakian atzera egitea eta sortu den egoerari irtenbidea bilatzeko komitearekin eser dadila” eskatzea da, sindikatuetako ordezkarien arabera.
Beasainek azkenean lortu du lehen jardunaldietako berdinketa bolada haustea, etxean Getxoko Arenas taldeari irabazita. Etxekoak aurretik jarri ziren lehen zatian, Imazen gol bati esker. Bigarrenean, etxekoek penaltia huts egin eta bizkaitarrek banako...
Goi tentsioko linearen kontrako dokumentala egin du linea honen kontrako Goierriko plataformak. Bideoa larunbatean aurkeztu zuten Mutiloan eta sarean jarri dute ikusgai. Dokumentalean plataformako hainbat kidek lineak Goierrin izango duen ibilbideaz e...
Artista Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian ‘Besarkada’ erakusketa ikusgai ipini du artista zumarragarrak; margolaritza, eskultura, zeramika eta argazkia uztartu ditu Albisuak.
3. min. Iñiguezen entsegua (5-0) 7. min. Krollek gauzatutako zigor kolpea (5-3) 17.min. Sillsen entsegua. Krollek gauzatua. (5-10) 28. min. Puyadenaren entsegua (5-15) 33. min. Vazquezek gauzatutako zigor kolpea (8-15) 40. min. Huxforden entsegua (8-20) 41. min. Juanen entsegua (13-20) 46. min. Ledesmaren entsegua (18-20) 55. min. Gonzalezen entsegua (23-20) 62. min. Eulateren entsegua. Krollek gauzatua (23-27) 67. min. Sillsen entsegua. Krollek gauzatua (23-34) 76. min. Martinezen entsegua (28-34) 80. min. Juanen entsegua (33-34) Ampo Ordiziak bost puntu lortu ditu asteburuan Sevillan Cajasol Ciencias taldearen kontra jokatu duen partidan. Emaitza oso ona da ordiziarrentzat, izan ere, azken minutuetan partida galtzeko zorian egon baitziren. Emaitza horri esker, sailkapenean postu bat gorago daude ordiziarrak. Axio Arañaren esanetan, ordiziarrek Quarrieren eta del Rioren faltak asko somatu zituzten. Datorren astean Getxoren kontra jokatuko du Ampok.
Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aurreko astean bukatu zituzten atez ateko hondakin bilketaren sistema eraginkorrago izan dadin auzoka, eremuka nahiz etxebizitza multzoka burututako bilerak. Sektoreka ere aurkeztu du Sasietak eredua, jubilatuekin, merkatariekin, ikastetxeekin, eta tabernetako nahiz elkarte gastronomikoetako langileekin. Guztira 700 herritar inguru joan dira bileretara; Zaldibian 340, Legorretan 240 eta Itsasondon 120. Sasieta Mankomunitateak balorazio ona egin du, ‘Sasietan lore’ parte-hartze prozesua “arrakastatsua” izan dela gehituz. Orain, jasotako ekarpen, iritzi eta kezkak kontuan hartuko ditu, behin betiko hondakin bilketa eredua finkatzeko. Bileretan, hainbat erabaki ere hartu dituzte bizilagunek, bakoitzak bere eremuan. “Kubo urdinaren ordez komunitateko edukiontzi handiagoa erabiltzea erabaki dezakete etxebizitza bateko kideek. Edo ontzi arinen kubo horia ere aukerakoa da, eta haren ordez mankomunitateak emandako poltsa horiak erabil daitezke. Hirugarren, bizilagun komunitate bakoitzak erabakiko du zintzilikarioak jarri edo ez. Azkenik, bilketa egutegia eta ordutegia ere irekia da”, azaldu du Sasietak.
Beasaingo Udala 2013ko aurrekontua prestatzen ari da. Hori dela eta, herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko bi bilera deitu ditu bihar arratsalderako. 18:00etan, auzoetako ordezkariekin eta elkarteekin bilduko dira, udaletxeko batzar aretoan. ...
Larunbatean Majorin lortutako garaipenak lasaitasun apur bat eman dio Biok Zerbitzuak taldeari. Partida ona jokatu zuten ordiziarrek. Lehenengo laurdenean ederki asmatu zuten erasoan, Servical La Peña taldeak jarritako zonakako defensa hautsiz. Lasait...
Lizeoko eremuak herri erabilera izaera izango du, EAJk, PSE-EEk eta H1!ek onartutako mozioari esker
Ostiralean jokatu zen Xume tabernan Iparra eta Eduardoren omenezko mus txapelketa. Guztira 26 bikotek eman zuten izena eta Ibai Urkia eta Mikel Aranburuk osatutako bikotea izan zen gaueko txapelduna. Bigarren postuan, Jose Javier Aranburu eta Ugaitz A...
Zumarragako udaletxeko balkoian Espainiako bandera jarri izanari erantzun diote hainbat herritarrek