
Goierriko Hitzaren irakurle batek salaketa bat helarazi digu. Larunbatean mendira joan zen, Aralarrera, hain zuzen. Han ateratako argazkia igorri digu. bertan, bi ardi ikus daitezke, horietako bat hilik. Irakurlearen ustetan, hotzak hil du ardi hori. Alboko ardia behera bidaltzen saiatu zirela dio, baina ez zuela “mugitu ere egin nahi”.
Ardiak, Uarraindik bera Enirio aldera zihoala topatu zituen, Txutxutako txabolatik gertu. Irakurlearen esanetan, “hotz hauek jarraitzen badute bigarren ardia ere bertan akabatuko da. Ni saiatu naiz berantz uxatzen baina hildako ardiarengana bueltatzen zen”.
Irakurle honek “garai hauetan ardiak oraindik mendian izatea” salatu du.