Atez ateko bilketa zehazteko bileretan 700 herritarrek parte hartu dute
Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aurreko astean bukatu zituzten atez ateko hondakin bilketaren sistema eraginkorrago izan dadin auzoka, eremuka nahiz etxebizitza multzoka burututako bilerak. Sektoreka ere aurkeztu du Sasietak eredua, jubilatuekin, merkatariekin, ikastetxeekin, eta tabernetako nahiz elkarte gastronomikoetako langileekin. Guztira 700 herritar inguru joan dira bileretara; Zaldibian 340, Legorretan 240 eta Itsasondon 120. Sasieta Mankomunitateak balorazio ona egin du, ‘Sasietan lore’ parte-hartze prozesua “arrakastatsua” izan dela gehituz. Orain, jasotako ekarpen, iritzi eta kezkak kontuan hartuko ditu, behin betiko hondakin bilketa eredua finkatzeko. Bileretan, hainbat erabaki ere hartu dituzte bizilagunek, bakoitzak bere eremuan. “Kubo urdinaren ordez komunitateko edukiontzi handiagoa erabiltzea erabaki dezakete etxebizitza bateko kideek. Edo ontzi arinen kubo horia ere aukerakoa da, eta haren ordez mankomunitateak emandako poltsa horiak erabil daitezke. Hirugarren, bizilagun komunitate bakoitzak erabakiko du zintzilikarioak jarri edo ez. Azkenik, bilketa egutegia eta ordutegia ere irekia da”, azaldu du Sasietak.
Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aurreko astean bukatu zituzten atez ateko hondakin bilketaren sistema eraginkorrago izan dadin auzoka, eremuka nahiz etxebizitza multzoka burututako bilerak. Sektoreka ere aurkeztu du Sasietak eredua, jubilatuekin, merkatariekin, ikastetxeekin, eta tabernetako nahiz elkarte gastronomikoetako langileekin. Guztira 700 herritar inguru joan dira bileretara; Zaldibian 340, Legorretan 240 eta Itsasondon 120.
Sasieta Mankomunitateak balorazio ona egin du, ‘Sasietan lore’ parte-hartze prozesua “arrakastatsua” izan dela gehituz. Orain, jasotako ekarpen, iritzi eta kezkak kontuan hartuko ditu, behin betiko hondakin bilketa eredua finkatzeko.

Parte-hartze bilera bat, atez ateko sistema zehazteko, Zaldibian./Sasieta
Bileretan, hainbat erabaki ere hartu dituzte bizilagunek, bakoitzak bere eremuan. “Kubo urdinaren ordez komunitateko edukiontzi handiagoa erabiltzea erabaki dezakete etxebizitza bateko kideek. Edo ontzi arinen kubo horia ere aukerakoa da, eta haren ordez mankomunitateak emandako poltsa horiak erabil daitezke. Hirugarren, bizilagun komunitate bakoitzak erabakiko du zintzilikarioak jarri edo ez. Azkenik, bilketa egutegia eta ordutegia ere irekia da”, azaldu du Sasietak.