Beasainek 2-1 irabazi du etxean, Arenasen kontra
Beasainek azkenean lortu du lehen jardunaldietako berdinketa bolada haustea, etxean Getxoko Arenas taldeari irabazita. Etxekoak aurretik jarri ziren lehen zatian, Imazen gol bati esker. Bigarrenean, etxekoek penaltia huts egin eta bizkaitarrek banako...
Beasainek azkenean lortu du lehen jardunaldietako berdinketa bolada haustea, etxean Getxoko Arenas taldeari irabazita. Etxekoak aurretik jarri ziren lehen zatian, Imazen gol bati esker. Bigarrenean, etxekoek penaltia huts egin eta bizkaitarrek banako gola egin zuten. Luzapenean, ordea, Gorka Britek 2-1ekoa egin zuen. Hala, sailkapeneko 12. postuan dago orain Beasain, 17 punturekin.