Iparra eta Eduardo omendu dituzte astebururan
Ostiralean jokatu zen Xume tabernan Iparra eta Eduardoren omenezko mus txapelketa. Guztira 26 bikotek eman zuten izena eta Ibai Urkia eta Mikel Aranburuk osatutako bikotea izan zen gaueko txapelduna. Bigarren postuan, Jose Javier Aranburu eta Ugaitz A...
Ostiralean jokatu zen Xume tabernan Iparra eta Eduardoren omenezko mus txapelketa. Guztira 26 bikotek eman zuten izena eta Ibai Urkia eta Mikel Aranburuk osatutako bikotea izan zen gaueko txapelduna. Bigarren postuan, Jose Javier Aranburu eta Ugaitz Agirre geratu ziren.
Larunbatean berriz Iparra eta Eduardoren omenezko ekitaldiek jarraipena izan zuten. Goizean, mendi irteera egin zuten Atxurbira, eta bertan dagoen monolitoan omenaldia egin zen, abesti eta guzti. Gero, Zigor auzoan ekitaldia egin zen, lore eskaintzarekin eta agurrarekin, besteak beste, eta ondoren bazkaria egingo zuten Arretxe elkartean.