Aiestaran Erreka auzoko festa larunbatean ospatuko dute
Santa Barbara festa ospatuko dute Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan, larunbatean. 12:30ean elizkizuna egingo dute, kapera aurrean. 13:30ean, Lazkaoetxen, toka txapelketa dago. Bazkaria jatetxe hartan da, 14:00etan. Txartelak eros daitezke dagoeneko (9...
Santa Barbara festa ospatuko dute Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan, larunbatean. 12:30ean elizkizuna egingo dute, kapera aurrean. 13:30ean, Lazkaoetxen, toka txapelketa dago. Bazkaria jatetxe hartan da, 14:00etan. Txartelak eros daitezke dagoeneko (943 88 00 44). Bazkalondoan Millan Telleria eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan. 16:00etan mus txapelketa, eta 17:00etan Arantza Etxeberria eta Jesus Telleria musikariekin erromeria daude.













