Beasaingo Estanda enpresako langileak aldizkako lanuzteak egiten ari dira egunotan, «lan hitzarmen duin bat» eskatzeko. Enpresaren zuzendaritza aldatu da aurten, –tartean ERE proposamen bat ere izan zen– eta «jarrera itxia» erakutsi dutela sa...
Lehenengo urtez antolatu dute bertako hainbat artisauk, abenduaren 23an izango da Euskadi plazan
Legorretan igandean ospatu zuten Euskararen Eguna, tartean mendi buelta eginez. 30 bat lagun joan ziren, Legorreta Zaharretik gora Burnikurutzetara, eta Koatetik barrena jaitsi ziren plazara. Hamaiketakoa plazan egin zuten gero, inguratu zen jende gehiagorekin. ‘Euskaraz bizi n ahi dut’ bandera ugari saldu ziren, bien bitartean. Giro “polita” sortu zen. Tabernetan euskaraz eskatu zuenari bonboi bana eman zioten.
Santa Barbara festa ospatuko dute Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan, larunbatean. 12:30ean elizkizuna egingo dute, kapera aurrean. 13:30ean, Lazkaoetxen, toka txapelketa dago. Bazkaria jatetxe hartan da, 14:00etan. Txartelak eros daitezke dagoeneko (9...
Ataungo Tourseko San Martin elizako organo barrokoan kontzertua izango da bihar, osteguna, 18:00etan. Roberto Fresco organistak joko du. Madrilgo Santa Maria la Real de Almudena katedraleko organista titularra da.
Lazkaoko Udalak auzotarrekin egingo dituen bilera errondako bigarren batzarra gaur izango da, 19:00etan, Areria antzokian. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata kaleetako bizilagunentzat da bereziki, baina edonor joan liteke. Maiatzean jasotako gal...
Ataungo Udalak Gabonetako haurren aisialdi programa antolatu du. Harako begiraleak eta programaren zuzendaria behar ditu. Izena emateko epea gaur bukatuko da. Curriculuma eta agiriak ere eraman behar dira. HH edo LH irakasle titulua balioetsiko dute.
Bi-Tartean elkarteko 27 saltokik erakusleiho lehiaketan parte hartuko dute; apaindu dituzte dendak jada
Beasaingo Aterpe tabernak Mirari Bengoa artista tolosarraren margolanak jarri ditu ikusgai. Bengoak, Tolosako eta inguruko herrietako paisaiak lantzen ditu, batez ere. Erakusketa abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai, astegunetan (12:00-22:00) eta...
Urretxuko Labeaga aretoan jokatuko da finala 17:30ean; gero askaria izango da parte hartu duten guztientzat
Arkatza elkarteak eta Legazpiko Udalak antolatuta, martxan da Gabon irudien lehiaketa. Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleei zuzendutako ekimena da, 1. mailatik hasi eta 6. mailara arte. Lanak kultur etxean aurkeztu beharko dira, abenduaren 14ko arratsaldeko...
Itsasondoko udalak eta herriak abian jarrita daukaten Itsasondo ekinez egina egitasmoaren bilerak egingo dituzte hurrengo bi asteetan. Herrirako ekintza plan bat diseinatzea da proiektuaren helburua, «datozen urteetan udalak bideratu behar dituen egit...
Legorretako gaztetxeak zortzi urte bete ditu, eta bi asteburutan ospatuko dute. Etzi, ostirala, zinema-maratoia egingo dute, 16:00etan, lau filmekin (Toy Story 3, El diario de Noa, Origen eta Jacuzzi al pasado). Larunbatean mus txapelketa dago, 17:00et...
Hirurogei urtean plazarik plaza bertsotan jardun ondoren, ibilera hori uztera doa Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarra. Haren bizipenak eta istorioak jakiteko, Goierriko Bertso Eskolako ikasleekin solasean ariko da, Lazkaoko kultur etxean, ostiralean ...
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian lanegun arruntetako ordutegia izango da, bihar, Espainiako Konstituzioaren egunean. 07:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Udalak ere ohiko ordutegiarekin lan egingo du.
CAFeko langileen protestak lantokiko produkzio lerro guztiak geldiarazi ditu, bosgarren egunez; aurrekoetan bezala, gaur ere launa orduko geldialdiak egin dituzte. Geldialdiaz gain, protesta kalera atera dute berriz ere, Ordiziako kaleetan barrena manifestazio jendetsua eginez. Ehunka lagun atera dira kalera, azoka eguna zela aprobetxatuz, “Gaurko borroka, biharko enplegua, ERErik ez” zioen pankartaren atzean. Zuzendaritzak «EREaren aldeko jarrerari eutsi» egiten diola salatu dute sindikatuek, nahiz eta haien ustez, alternatiba errealak aurkeztu dituzten. Bihar berriz, protesta Donostiako kaleetara eramango dute; autobusa 09:00etan abiatuko da CAFetik. Manifestazioa berriz, 10:30ean hasiko da, eta autobus geltokitik Boulebarrera arteko bidea egingo dute. Langileei “bizkarra emanda” Bere aldetik, ESK sindikatuak azaldu duenez, «CAFeko zuzendaritzak bizkarra eman die langileei eta gizarteari». Egungo zuzendaritza enpresaren kargu duela bi hamarkada egin zela gogorarazi dute, euskal kutxen eta euskal erakundeen babesarekin. Azken urteetan, 5.000 milioi euroko eskaera zorroa eta 93 milioi euroko etekinak izan dituela ere ekarri dute gogora. Zuzendaritzak, «Madrilgo gobernuak onartu duen lan erreformari probetxua atera» nahi diola uste dute, «diru bat aurrezteko, diru publikoaren eta hainbat pertsonen langabeziaren kontura». Hala, zuzendaritzak «etekin soilak bilatzeko bideari ekiten badio, ez litzateke harritzekoa izango epe ez oso luzean langile kopurua murriztu nahi izatea, CAFeko langileekin eta gizarte osoarekin hartutako konpromisoa alde batera utziz». [...]