
Aitor Perez Arrieta (Zegama, 1977) txirrindularitzatik erretiratuko da bederatzi urtez profesional mailan jardun ostean. Goierriko Hitzari honela jakinarazi dio: “Talde honetan jarraituko nuela uste nuen, tenporada amaitu zenean ematen zuen jarraituko zutela, baina, dirudienez arazoak izan dituzte. 26 urtez gaindikoa taldearen %25a bakarrik izan daiteke: alegia, hamabitik hiru bakarrik izan daitezke 26 urtetik gorakoak. Eta ni azken boladan dudatan nenbilen, utzi edo ez, eta tadeko arazo hauek erabakia hartzen erraztu didate”.
Aurrerantzean txirrindularitzarekin lotutako zerbaitetan jarraitzeko asmorik duen galdetzean, ezetz adierazu du “txirrindularitzatik aldendu” behar duela esanaz.
Honako taldeetan ibili da zegamarra:
-Cafés Baqué (2004)
-Spiuk (2005)
-Caisse d’Epargne (2006-2007)
-Extremadura-Ciclismo Solidario (2008)
-Contentpolis-AMPO (2009)
-Footon-Servetto (2010)
-Lampre-ISD (2011)
-Gios Deyser-Leon Kastro (2012)