Estandan lanuzteak egiten ari dira, “lan hitzarmen duina” aldarrikatzeko
Beasaingo Estanda enpresako langileak aldizkako lanuzteak egiten ari dira egunotan, «lan hitzarmen duin bat» eskatzeko. Enpresaren zuzendaritza aldatu da aurten, –tartean ERE proposamen bat ere izan zen– eta «jarrera itxia» erakutsi dutela sa...
Beasaingo Estanda enpresako langileak aldizkako lanuzteak egiten ari dira egunotan, «lan hitzarmen duin bat» eskatzeko. Enpresaren zuzendaritza aldatu da aurten, –tartean ERE proposamen bat ere izan zen– eta «jarrera itxia» erakutsi dutela salatu dute langileek. Hamabi bilera izan dituzte orain arte zuzendaritzarekin, baina ez dute adostasunik lortu; langileek azaldu dutenez, «hamasei urtean sekula ez gara horrelako neurri bat hartzera iritsi». KPIren araberako soldata igoera eta lanorduak murriztea eskatzen dute.













