Euskararen Egunean, mendira txangoa
Legorretan igandean ospatu zuten Euskararen Eguna, tartean mendi buelta eginez. 30 bat lagun joan ziren, Legorreta Zaharretik gora Burnikurutzetara, eta Koatetik barrena jaitsi ziren plazara. Hamaiketakoa plazan egin zuten gero, inguratu zen jende gehiagorekin. ‘Euskaraz bizi n ahi dut’ bandera ugari saldu ziren, bien bitartean. Giro “polita” sortu zen. Tabernetan euskaraz eskatu zuenari bonboi bana eman zioten.

Mendi txangoa egin zuten legorretarrak, igandean. /Asier Garmendia