Igerilari ordiziarrek markak hobetu dituzte
Pasa den larunbatean igeriketako ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Ordiziako igerilariek. Igarondo Urpekoak (Tolosa), CN Tafalla, AD San Juan (Iruña), CADAS (Zaragoza) eta OKEU (Ordizia) taldeetako kideek hartu zuten parte. osotara 150 igerila...
Pasa den larunbatean igeriketako ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Ordiziako igerilariek. Igarondo Urpekoak (Tolosa), CN Tafalla, AD San Juan (Iruña), CADAS (Zaragoza) eta OKEU (Ordizia) taldeetako kideek hartu zuten parte. osotara 150 igerilari batu ziren Majorin eta jende asko bildu zen ere harmailetan.
Ordiziako taldeko kideen esanetan, “ordiziarren markak asko hobetu dira aurreko jardunalditik. Josu Sarasola Mujikak egindako denbora nabarmentzekoa da. 400 metroko eskafandra estiloko proban 3 minutu eta 24 segundoko denbora egin zuen”. Puntu gehien eskuratu zituen igerilaria izan zen Sarasola, 1.800 osotara. Josuz gain, Iñaki Lasa Sarasolak eta Juan Jose Garin Garmendiak ere oso marka onak egin zituzten.
Bestalde, hilaren 15ean, Iruñean TOP6 izeneko txapelketa ospatuko dute, iazko nazioko igerilari onenak biltzen ditu txapelketak.













