Itsasondoko herri plana eratzeko bilera sorta antolatu du udalak
Itsasondoko udalak eta herriak abian jarrita daukaten Itsasondo ekinez egina egitasmoaren bilerak egingo dituzte hurrengo bi asteetan. Herrirako ekintza plan bat diseinatzea da proiektuaren helburua, «datozen urteetan udalak bideratu behar dituen egit...
Itsasondoko udalak eta herriak abian jarrita daukaten Itsasondo ekinez egina egitasmoaren bilerak egingo dituzte hurrengo bi asteetan. Herrirako ekintza plan bat diseinatzea da proiektuaren helburua, «datozen urteetan udalak bideratu behar dituen egitasmoak finkatu eta herritarren parte-hartzea indartzeko».
Lehenik, asteartean, abenduak 11, herri batzarra izango da, 19:00etan udaletxean. Lan-taldeak sortu dituzte, eta haien lana zer izango den eta nola bideratuko den zehaztuko dute bilera horretan. Proiektuaren orain arteko ibilbidea ere aurkeztuko dute.
Bereizi dituzten taldeak herri bizitza —kultura, euskara, festak, kirola… sartu dituzte hor—, ongizatea —gizarte zerbitzuak, langabezia, hirugarren adina…— eta lurralde antolamendua —hirigintza, ingurumena— dira.
Herri batzarraren ondoren, hiru lan-taldeetako bakoitzak bere bilera egingo du. Herri bizitzarena abenduaren 17an da, ongizatekoa 18an, eta lurralde antolamendukoa 20an.
Agenda 21en barruan 2004an eta 2005ean landu zen ekintza plana garatuta dagoela azaldu du udalak, eta beste bat behar dela. Bestetik, «herria piztu» beharra dagoela ikusi da; «herri izaera landu, kohesioa indartu eta herria bizitu, denok parte hartuta».













