Sarrerak salgai Gabiriaren omenezko jaialdirako
Bihar jarriko dituzte salgai Zumarragako Zelai Arizti aretoko leihatilan Luzio Gabiriaren Omenezko 25. Bertso Jaialdirako sarrerak, 10 euroan. Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Julio Soto eta Iker Zubeldia izango dira aurten.













