
Gaurko Bixi-Bixi irratsaioan Sergio Iribarren 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kidearekin urteko bilana egin dute. Ainhoa Urretabizkaia Durangoko azokako musika nobedadeak aurkezten izan da eta Zumarraga-Urretxuko euskaltegiko Marijo Etxeberriak San Nikolas eguneko ohituren berri eman du.
Santos Belokik Xabier Leteren heriotz urteurrena ekarri du gogora eta Aitor Calvillok iragan berri den euskararen egunaren ingurukoak ez ezik Goierrin egingo diren liburu eta disko azoken ingurukoak ere aipatu ditu. Lierni Elortzak gidatutako saioa da.
[audio:
http://www.ivoox.com/bixibixi-sergio-iribarren-1512-2012-nafarroa-bizirik-ekimenekoa_md_1625030_1.mp3|autostart=yes]