Aerobik eta GAP gimnasia ikastaroak jarri dituzte Lazkaoko kiroldegian
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak bi ikastaro gehiago sartu ditu eskaintzan. Aerobika eta GAP deritzon gimnastika mota, ipurdia, sabela eta hankak lantzeko (gaztelaniazko gluteo, abdomen, piernas-en akronimoa da GAP). Aerobika astelehen, a...
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak bi ikastaro gehiago sartu ditu eskaintzan. Aerobika eta GAP deritzon gimnastika mota, ipurdia, sabela eta hankak lantzeko (gaztelaniazko gluteo, abdomen, piernas-en akronimoa da GAP). Aerobika astelehen, asteazken eta ostegunetan da, 20:30ean; GAPa astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean. Bi ikastaroetan saioak ordubetekoak dira.













