Baratzegintza ekologikoaz ikastaroa emango dute Itsasondon, bi egunetan
Baratzea ekologikoki lantzen ikasteko bi eguneko kurtsoa antolatu du udalak. Abenduaren 14an, ostirala, arlo teorikoa jorratuko dute (18:30-20:30), ludotekan. Bestetik, hurrengo egunean, abenduak 15 larunbata, praktika herriko baratze batean egingo dut...
Baratzea ekologikoki lantzen ikasteko bi eguneko kurtsoa antolatu du udalak. Abenduaren 14an, ostirala, arlo teorikoa jorratuko dute (18:30-20:30), ludotekan. Bestetik, hurrengo egunean, abenduak 15 larunbata, praktika herriko baratze batean egingo dute (10:00-12:00). Doan da. Izena asteazkenerako eman behar da udaletxean (943 88 11 70), Kaxintanen edo Lurdesenean.













