Goierriko paraje esanguratsuenak aztertuko dituzte baserri-paisaien balioen bigarren saioan
Goimen Goierriko landa garapen agentziak antolatuta, aurreko asteko asteazkenean herritar mordoxka elkartu zen Zaldibiako Goizane etxaldean, eskualdeko baserri-paisaien balioa ezagutzeko eta horien garrantzia agertzeko lehenengo saioan. Gipuzkoako eta Bizkaiko beste zortzi garapen elkarte ere langintza berean ari dira: paisaia ezagutu aurrena, balioa aitortu, eta zaintzeko ekinbideak hartu. Lehen bilkuran, partaideek paisaiaz duten kontzeptua aurkeztu zuten. Goierriko paisaiei buruz datu orokor batzuk aztertu zituzten. Herritarren partaidetza errazteko sortu duten fitxa aurkeztu zitzaien, baita ere. Orokortasunetik zehatzera jauzi egingo dute bigarren eta azken jardunaldian. Partaide bakoitzak Goierriko zein toki bisitatzeko asmoa duen aurreratu zuen aurreko saioan. Abenduaren 19an, asteazkena, elkartuko dira hurrena, 17:00etan, Goizanen. Bigarren saioa hausnarketa eta eztabaida egiteko baliatuko dute. «Eskualdeko paisaia esanguratsuenen inguruan hitz egin, lehenengo sektoreak paisaian izan duen papera hausnartu, eta etorkizunean aurkitzea espero dugun paisaiei buruz eztabaidatzea izango dira elkartze horren helburuetako batzuk», aurreratu du Goimenek. Ekintza plana osatzeko Herritarrek prozesuan parte hartzea garrantzitsua dela aitortu du Goimenek, «ahalik eta ikuspegi zabalena lortzeko, eta eskualdeko paisaien gainean erabakiak hartuko dituztenak bertakoak izateko». Hausnarketa hauetatik ateratako ideiekin ekintza plana osatuko du ondoren Goimenek. Lehen saiora joan ez zenak ere parte har lezake bigarrenean. Izena emateko telefonoz hots egin (686 73 81 52) edo posta elektroniko bidez (paisaia.atl@paisaia.com) [...]
Goimen Goierriko landa garapen agentziak antolatuta, aurreko asteko asteazkenean herritar mordoxka elkartu zen Zaldibiako Goizane etxaldean, eskualdeko baserri-paisaien balioa ezagutzeko eta horien garrantzia agertzeko lehenengo saioan. Gipuzkoako eta Bizkaiko beste zortzi garapen elkarte ere langintza berean ari dira: paisaia ezagutu aurrena, balioa aitortu, eta zaintzeko ekinbideak hartu.
Lehen bilkuran, partaideek paisaiaz duten kontzeptua aurkeztu zuten. Goierriko paisaiei buruz datu orokor batzuk aztertu zituzten. Herritarren partaidetza errazteko sortu duten fitxa aurkeztu zitzaien, baita ere.

Baserri paisaien balioen lehen jardunaldia, Goizanen./Goimen
Orokortasunetik zehatzera jauzi egingo dute bigarren eta azken jardunaldian. Partaide bakoitzak Goierriko zein toki bisitatzeko asmoa duen aurreratu zuen aurreko saioan. Abenduaren 19an, asteazkena, elkartuko dira hurrena, 17:00etan, Goizanen.
Bigarren saioa hausnarketa eta eztabaida egiteko baliatuko dute. «Eskualdeko paisaia esanguratsuenen inguruan hitz egin, lehenengo sektoreak paisaian izan duen papera hausnartu, eta etorkizunean aurkitzea espero dugun paisaiei buruz eztabaidatzea izango dira elkartze horren helburuetako batzuk», aurreratu du Goimenek.
Ekintza plana osatzeko
Herritarrek prozesuan parte hartzea garrantzitsua dela aitortu du Goimenek, «ahalik eta ikuspegi zabalena lortzeko, eta eskualdeko paisaien gainean erabakiak hartuko dituztenak bertakoak izateko». Hausnarketa hauetatik ateratako ideiekin ekintza plana osatuko du ondoren Goimenek.
Lehen saiora joan ez zenak ere parte har lezake bigarrenean. Izena emateko telefonoz hots egin (686 73 81 52) edo posta elektroniko bidez (paisaia.atl@paisaia.com) jakinarazi behar da. Informazio gehiago Goimenen webgunean dago (www.goimen.org).














