Lizarrustiko parketxea jai egunetan irekiko dute abenduan
Aralar parke naturaleko bi parketxeetako ordutegia aldatu egin dute, abenduaren lehenetik. Abenduan zehar igande eta jai egunetan soilik irekiko dute Lizarrustiko parketxea, 11:00etatik 14:30era. Gaur eta bihar ere (abenduak 6 eta 7) zabalduko dute. Ur...
Aralar parke naturaleko bi parketxeetako ordutegia aldatu egin dute, abenduaren lehenetik. Abenduan zehar igande eta jai egunetan soilik irekiko dute Lizarrustiko parketxea, 11:00etatik 14:30era. Gaur eta bihar ere (abenduak 6 eta 7) zabalduko dute. Urtarrilean itxita egongo da. Otsailean eta martxoan ere jai egun eta igandeetan irekiko dute. Apirilean, maiatzean, ekainean eta irailean larunbatetan ere irekiko dute (11:00etatik 14:30era), igande eta jaiegunez gain (11:00-14:30). Uztailean eta abuztuan, berriz, asteartetik igandera emango du zerbitzua Lizarrustiko parketxeak, 11:00etatik 14:30era.
San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoak, bestetik, honako ordutegia dauka:
- Urriaren 1etik apirilaren 30era: larunbatetan 10:30-14:30 eta 16:00-18:00; igande eta jaiegunetan 10:30-14:30.
- Maiatzaren 1etik irailaren 30era: asteartetik ostiralera 10:30-14:30; larunbatetan 10:30-14:30 eta 16:00-18:00; igande eta jaiegunetan 10:30-14:30.
- Martxoaren 28tik apirilaren 7ra: irekieta.
Taldeentzat bisita gidatuak eta jarduerak urte osoan egin litezke, aurrez erreserba eginda.













