Azken momentuan irabazi dio Ampo Ordiziak Getxori, partida gogorrean
Ampo Ordiziak 10-7 irabazi dio asteburuan Getxo Arteari. Partida amaitzear zela lortu zuten ordiziarrek garaipena, 80. minutuan, Dani Krollek gauzatutako zigor kolpe bati esker. Ordiziarren hitzetan, “errugbi ona ikusteko aukera eskaini du partidak, eta bi taldeak sailkapeneko goikaldean zergatik dauden ikusi da. Ez da izan entsegu eta puntu ikusgarrien partida bat, baina bai emozioz beteriko, estrategia askoko eta joko oneko partida. Tentsioz betetako partida izan da”. Bizkaitarrek partida ondo planteatuta zutela adierazi dute ordiziarrek eta bizkaitarren taldeko jokalari batzuen lana ere goraipatu dute Ampo Ordiziatik, hala nola, Snee, Linklater edo Baillie. Ordiziarrek, euren aldetik, Sevillan eskaini zuten partidakoa baino irudi hobea eskaini dute asteburuan. Liga VRAC eta Gernika taldeetatik haratago doala ere nabarmendu dute ordiziarrek. Datorren astean Valladolidera joango da Ampo Ordizia, Cetransa El Salvadorren kontra jokatzera.
Bizkaitarrek partida ondo planteatuta zutela adierazi dute ordiziarrek eta bizkaitarren taldeko jokalari batzuen lana ere goraipatu dute Ampo Ordiziatik, hala nola, Snee, Linklater edo Baillie. Ordiziarrek, euren aldetik, Sevillan eskaini zuten partidakoa baino irudi hobea eskaini dute asteburuan.
Liga VRAC eta Gernika taldeetatik haratago doala ere nabarmendu dute ordiziarrek. Datorren astean Valladolidera joango da Ampo Ordizia, Cetransa El Salvadorren kontra jokatzera.














