


Lasterketaren denborak bikain kontrolatuta, lokatzetan ere teknikarik onenekoa dela erakutsita, eta aurkakotasunak gainditzeko sasoian dagoela aditzera emanda irabazi du Egoitz Murgoitio (Hirumet) txirrindulari abadiñoarrak Itsasondoko XIII. Ziklo-Krosa. Larunbatean, euri erauntsien pean eta barrutia erabat lokaztuta zela, Espainiako Superprestigiorako baliagarria zen Itsasondoko karrera erabakigarrian atera du irabazle kasta, Aitor Hernandez ermuarrari (Orbea) helmugan 57 segundo ateraz. Lana gogotik egin behar izan zuen Murgoitiok, ordea. Nahiz irteerako marratik beretik bera ipini agintari, Hernandezek ez zion arnasa hartzen utzi ia bukatu arte. Eroriko baten ondoren bizkarra erakutsi zion, gainera. Baina berehala berreskuratu zuen ezusteko tartea Murgoitiok. Lau itzuliren faltan 16 segundoko tartea ateratzen bazion Hernandezi, bi bueltaren faltan 25era igoa zuen. Azkenean, ia minutua. Superprestigioan bien artean lau puntuko tartea besterik ez zegoen. Bosgarren probak desorkeatu du balantza, Murgoitioren alde. Azkeneko lasterketan, Kantabrian abenduan 29an, Abadiñokoak nahikoa du bigarren egitea. Aranburu ezkiotarra irabazle juniorretan Denera 11 kategoriatan banatu zituzten sariak. Goierrin geratu den txapela bakarra Alex Aranburu Deba ezkiotarrak juniorretan lortutakoa izan da. Hasi eta bukatu, indartsu osatu zuen Caja Ruralekoak lasterketa guztia. Aritz Hernandezi 1:33 eta Adrian Garciari 1:49 minutu atera zizkien, 40 minutu doiko lanean. Barrutia erabat lokaztu zen goiza igaro ahala. Tropel ugariena beteranoek osatu zuten: 40-50-60 urtekoen karreran 52 [...]


Goierriko beste herri batzuetan bezala, Ormaiztegin ere Vespa Velutina edo liztor asiarraren habia bat agertu da. Mekola baserriaren aldamenean dagoen zuhaitz batean agertu da eta oraingoz behintzat ez dute kendu.

Bolari Eguna ospatu zuten joan den larunbatean Gabirian. Alkain-Buru bolatokian bolatan eta frontoian tokan aritu ziren jokoan. Bolatan eta tokan jokatzeaz gain, bazkaria egin zuten Osinalde elkartean 72 lagun inguruk. Eta bazkalondoan bolari eta tokal...

Beasain eta berdinketa binomioa gehiegitan errepikatzen ari da dagoeneko, denboraldi honetan. Hamasei jardunaldi jokatu dituzte eta hamabigarrenez berdindu du Iker Lasak zuzentzen duen taldeak. Etxeko garaipenaren ondoren, arerio sendoa zuten parean, l...



Ampo Ordiziak 10-7 irabazi dio asteburuan Getxo Arteari. Partida amaitzear zela lortu zuten ordiziarrek garaipena, 80. minutuan, Dani Krollek gauzatutako zigor kolpe bati esker. Ordiziarren hitzetan, “errugbi ona ikusteko aukera eskaini du partidak, eta bi taldeak sailkapeneko goikaldean zergatik dauden ikusi da. Ez da izan entsegu eta puntu ikusgarrien partida bat, baina bai emozioz beteriko, estrategia askoko eta joko oneko partida. Tentsioz betetako partida izan da”. Bizkaitarrek partida ondo planteatuta zutela adierazi dute ordiziarrek eta bizkaitarren taldeko jokalari batzuen lana ere goraipatu dute Ampo Ordiziatik, hala nola, Snee, Linklater edo Baillie. Ordiziarrek, euren aldetik, Sevillan eskaini zuten partidakoa baino irudi hobea eskaini dute asteburuan. Liga VRAC eta Gernika taldeetatik haratago doala ere nabarmendu dute ordiziarrek. Datorren astean Valladolidera joango da Ampo Ordizia, Cetransa El Salvadorren kontra jokatzera.

CAFeko langileen ordezkariek eta zuzendaritzak atzera edo aurrera egiteko bilera izan dute gaur; izan ere, gaur bukatzen zen enpresak EREa negoziatzeko kontsultarako epea; orain hamabost egun izango ditu txostena lan delegaritzan aurkezteko. Sindikatuek azaldu dutenez, enpresak hainbat proposamen berri ekarri ditu negoziazio mahaira, baina datorren geldialdiari aurre egiteko «EREa ezinbestekoa» dela mantentzen dute. Hala, azken proposamen hori «aztertzekotan» gelditu dira, langileek bihar goizeko 10:00etan egingo duten batzarrean. CAFeko langileek lan erregulazio espedientearen kontra egin duten zazpigarren protesta eguna izan da gaurkoa. Launa orduko geldialdiak egin zituzten txanda bakoitzean, eta «berriz ere, dena gelditu» dela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek. Eguerdian enpresako zuzendaritzarekin egindako bileran, hauek «gauza berri batzuk» proposatu dituztela azaldu du LAB sindikatuko Imanol Urrestarazuk. Hala, sindikatuek eskatzen zuten moduan, «2013 eta 2016 urteetarako plan industrial bat egiteko prest» agertu da zuzendaritza, eta «beraien asmoa ez dela despidorik izatea» azaldu diete sindikatuetako ordezkariei. Hala ere, «sei hilabeteko batxe edo geldialdi honi aurre egiteko EREa ezinbestekoa» dela uste du zuzendaritzak, «horretan mantentzen dira». Hain zuzen ere, plan industrial baten beharra izan da CAFeko langileek egin dituzten mobilizazioetan egindako eskaeretako bat. Joan den ostegunan Donostian egindako manifestazioan Alfonso Masid ordezkariak azaldu zuenez, «benetan jokoan dagoena enpleguak dira, eta benetako plan industrial bat exigitzen dugu, helburu bezala [...]

Ordiziakoahotsa.net webguneak Ordiziarock jaialdiaren laburpena jasotzen duen bideoa igo du sarera.




